Juan Jose Vicente Mitxelena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t ref
4. lerroa:
}}
 
'''Juan Jose Vicente Mitxelena Larrainzar''' (? - [[Tolosa]], Gipuzkoa; 2017ko urtarrilaren 15a)<ref name=":2" /> [[Gipuzkoa|gipuzkoar]] politikaria izan zen, XVIII. mende amaieratik XIX. mende hasierara. Hainbat aldiz hautatu zuten probintziako ahaldun nagusi, eta [[Donostiako historia|Donostiako]] alkate ere aritu zen hiriburuak bizitako historia garaikideko une oso kritikoetan, bereziki [[Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzioaren Gerran]] frantses armada iraultzailea Donostian sartzean eta 1813ko Donostiaren suntsipenaren ondoren.
 
Hego Euskal Herria XVIII. mende azken aldian astintzen zuen foruen eta aduanen gai garrantzitsuan, bere ahotsa altxa zuen 1766tik 1778ra Espainietako Koroak emandako liberalizazio erregelamenduen kontra eta foruen alde.
 
== Jatorria ==
1808ko kontrabandoko epaileak dioenez, Donostian jaiotakoa zen. Aita Juan Mitxelena zuen, Iruritakoa eta 1786. urtean hildakoa; hain zuzen, "1740an hasita hark ingelesen kontrako [[Kortsario|kortsoan]] irabazitakoarekin" aberastasun ez gutxi utzi zizkion semeari.<ref name=":2">{{Cite aldizkari|hizkuntza=es|izenburua=Motivaciones políticas, comerciales, familiares y personales en torno a la separación de Gipuzkoa durante la Guerra de la convención|urtea=2017|abizena=Aragón Ruano|izena=Álvaro|orrialdeak=146-147148|orrialdea=|argitaletxea=Fundación para el Estudio del Derecho Histórico y Autonómico de Vasconia|ISBN=|url=https://www.revistaiuravasconiae.eus/sites/default/files/revista/Iura14%5B141-170%5D.pdf}}</ref>
 
== Ahaldun nagusi eta inbertsiogile ==