Juan Jose Vicente Mitxelena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
Mitxelenak Errondo baserritik jarraitu zuen [[1813|1813ko]] udako Donostiaren setioa. [[Donostiako Setioa|Indar setiatzaileek hiria suntsitu berritan]] (1813ko iraila), [[1812ko Espainiako Konstituzioa|Cadizko Konstituzioa]] onartu zen hondamendiaren erdian Donostiako [[San Bizente eliza (Donostia)|San Bizente elizako]] meza nagusian egindako ekitaldian (1813ko irailaren 19an); ondoren, bildutako etxe oneko herritarrek udalbatza konstituzional berria aukeratu zuten eta, ondorioz, Mitxelena birgaitua izan zen. Bera eta [[Pedro Gregorio Iturbe]] alkate izendatu zituzten.<ref name=":0" />
 
1814ko maiatzean, ordea, atxilotu egin zuten, DonostiarenDonostiak gerra kuota pagatu ez zuelako, lehenago Batzar Nagusiek Donostia birrindua hura ordaintzetik salbuetsi zuten arren. Mitxelena [[Francisco Javier Castaños|Francisco Javier Castañosi]] zuzendu zitzaion, eta ez [[Miguel Ricardo Alaba|Álava]] edo [[Arthur Wellesley|Wellingtoni]], beste batzuek ohi zuten bezala, "agindua edo egiten utzitakoa izan den suteak" birrindutako hiria berreraiki eta birgaitzen lagundu zezan.<ref name=":0" />
 
Argi dago alkate berriak birgaituta zegoela ulertu zuela; ez, ordea, [[Gaztelako Kontseilu|Gaztelako Kontseiluak]]; izan ere, Mitxelena kargugabetu zuen 1814ko ekainaren 22an. Mitxelenak ez zuen agindu hori bete, eta uztailaren 6an berriz atxilotu zuten. Errelebua alkatetzan Ramón Francisco Izquierdok hartu zion, gutxi iraun bazuen ere.<ref name=":0" />