Espainiako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
lotura
154. lerroa:
Nazioarteko sare finantzarioek estutu egin zituzten elite politiko eta ekonomikoekin zituzten harremanak, [[Industria Iraultza|industria garapen handia]] gertatu ahala, burdinbidearen epelean. Crédito Mobiliario eta, bereziki, SEMIren epelean, industria dinamika garrantzitsuak sortu ziren, hala nola [[Société Minière et Metallurgique Peñarroya]] eta [[Río Tinto Company Limited]] konpainia indartsuak. Urte hauetan, egonkortasun politiko erlatiboa lortu zen.
 
1897ko abuztuan, [[Cánovas del Castilloren erailketa|Canovas del Castillo hil zuten Arrasaten]], Bartzelonako langile protesten zapalkuntza latz baten ondoren. 1898an, Espainiak bere azken koloniak galdu zituen, oihartzun psikologiko handiko gertaerak. Larritu egin ziren protesta egiten zuten langileen eta Kataluniako zein Euskal Herriko mugimendu nazionalisten kontrako neurriak, aldi berean espainiar nazionalismoa harrotuz. Gobernuko txandakatze sistema bertan behera geratu zen, eta desegonkortasun aldi berri bat hasi zen.
 
Krisi horren aurrean, espainiar nazionalismoak gora egin zuen, kutsu militarista eta autoritariokoa. Aldi berean, euskal eta kataluniar mugimendu nazionalistak indarra hartzen jarraitu zuten. Erregimenak hartu zuen joera militarista hori Afrika iparraldeko interbentzionismo politika batean gauzatu zen. 1909an, langileak Afrikako kolonietara bidaltzeko gobernuaren ahaleginak protestak astindu zituen, eta [[Bartzelonako Aste Tragikoa|Aste Tragikoa gertatu zen Bartzelonan]].