Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zuzenketa txikia
273. lerroa:
* [[Eusko Itsas Gudarostea]]ren lehendabiziko borroka [[1936]]ko [[azaroaren 15]]ean zen: ''[[Velasco destruktorea|Velasco]]'' destruktore [[frankismo|frankistaren]] eta ''[[Gipuzkoa (boua)|Mistral]]'' eta ''[[Bizkaya (boua)|Euzkal-Erria]]'' euskotar [[bou]]en artean. Euskotarrek ''[[Velasco destruktorea|Velasco]]'' jo zuten, eta zauritu bat eta matxura batzuk izan zituen; frankistek, ostera, ''[[Gipuzkoa (boua)|Mistral]]'' jo zuten, eta euskotarrek zauritu bi izan zituzten.
* [[1936]]ko [[abendu]]an, [[Eusko Itsas Gudarostea]]k ''[[Donostia (boua)|Virgen del Carmen]]'' [[bou]] [[Frankismo|frankista]] harrapatu eta ''[[Donostia (boua)|Donostia]]'' izena jarri zion.
* [[1936]]ko [[abendu]]an, Euskadiko ontziek ''Pluto'' [[alemania]]r merkataritza-ontzia harrapatu eta [[Bilbo]]ra eraman zuten. [[Espainiako Itsas Armada]]ren agintariek askeaaske uzteko agindua eman zieten.
* [[1936]]ko [[abenduaren 23]]an [[Eusko Itsas Gudarostea|Eusko Itsas Gudarosteko]] itsasontziek ''Palos'' [[alemania]]r merkataritza-ontzia harrapatu eta [[Bilbo]]ra eraman zuten. [[Abenduaren 28|28an]] ''[[Königsberg gurutze-ontzia|Königsberg]]'' gurutze-ontzia [[Bilbo]]ra heldu zen, ''Palos'' aska zezaten eskatzera. Euskotarrek joaten utzi zioten ''Palos'' ontziari, zamaren zati bat eta [[espainia]]r bidaiariaren bat izan ezik.
* [[1936]]ko [[abenduaren 31]]ean ''[[C-5 (itsaspekoa)|C5]]'' itsaspekoak [[Bilboko portua]] utzi eta desagertu zen, agian [[Ribadesella]] aldean hondoratuta.