Freddie Mercury: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
=== Haurtzaroa eta gaztaroa Indian ===
Freddie Mercury [[1946]]ko [[irailaren 5]]ean jaio zen, ostegun batean, garai hartan britainiarra
zen eta gaurko [[Tanzania]]n dagoen [[Zanzibar]] izeneko irla txiki batean. Bere gurasoak, Bomi eta Jer Bulsara, [[India]]ko ''[[parsi]]'' batzuk ziren. Aita, Bomi, gobernu britainiarraren Gorte Goreneko diruzain lanetan ari zen funtzionario bat zen. [[1952]]an, Freddieren arreba, Kashmira Bulsara-Cooke, jaio zen. [[1954]]an, 8 urte zituenean, Mumbaitik 75 kilometrotara zegoen Panchganira bidali zuten eta hango lagunak hasi zitzaizkion Freddie deitzen, familiakoek ere gauza bera egingo zutelarik.
 
[[Fitxategi:Queen 1984 0009.jpg|thumb|300px|Freddie Mercury agertokian]]
22. lerroa:
[[1958]]an, eskolako zenbait ikaslek, Freddie Bulsara, Derrick Branche, Bruce Murray, Farang Irani eta Victory Renak, rock'n'roll talde bat sortu zuten, ''The Hecticks'', eta Freddiek pianoa jo zuen. Urteroko ospakizunetan eta ikastetxeak antolatutako dantzaldietan jotzen zuten, baina ez dugu askoz gehiago ezagutzen.
 
[[1962]]an, Freddie, bere ikasketak amaituta, Zanzibarrera itzuli zen eta bertan igaro zuen denbora gehiena lagunekin merkatuetara, parkeetara eta hondartzetara joanez pasatu zuen.
 
[[1964]]an, Zanzibarreko ezegonkortasun politikoagatik, britainiar asko eta jatorriz indiarra zen jende ugarik, beren gain egin zen presio handia zela medio, herrialdea utzi zuten. Horietako familia bat Bulsara familia izan zen, [[Ingalaterra]]ra joan zelarik.
 
=== Lehenengo urteak Britainia Handian ===
Hasiera batean, Freddie eta bere familia lehengusu batzuekin bizi ziren [[Feltham]]en ([[Middlesex]]) inguru hartan etxe atxiki txiki bat aurkitu zuten arte. Freddiek 17 urte zituen eta arteko fakultatera joan nahi zuela erabaki zuen, baina, onartua izateko, oso nota altua behar zuen. Horregatik, [[1964]]an bere etxetik gertu zegoen Islewortheko eskola politeknikoan matrikulatu zen. Horrela bere arteko kalifikazioa hobetuko zuela pentsatu zuen, behar zuen nota igoz.
 
Oporretan zenbait lan egiten aritu zen dirua irabazteko: bere etxetik oso gertu zegoen [[Londres-Heathrow aireportua|Heathrow aireportuko]] jatetxean, Feltham merkataritza agentziako biltegiko kaxa handiak zamatzen eta pilatzen... Bere lankideek Freddieren esku delikatuak dituzte gogoan, lan hartarako batere egokiak ez ziruditen eskuak. Musikaria zela esan zuen berak eta denbora-pasan zebilela lanean.
50. lerroa:
Parken. Boltoneko ''Evening News'' egunkariak eman zuen egun haietako kronika eta Freddieren argazki bat ere bazetorren, antzematen oso zaila bada ere.
 
[[The Ibex]]en emanaldia, berriz, zinta batean grabatuta geratu zen eta garbi nabarmendu daiteke hainbat zaletasun: The Cream, [[Jimi Hendrix]] edo Freddieren talderik gustukoena zen [[Led Zeppelin]].
 
{{aipu|Freddiek "Wreckage" izena jarri nahi zion bandari, baina ez genuen oso gustuko izan -dio Mike Bersinek- Halako batean, telefonoz deitu zidan gauez besteei berdin zitzaiela esanez eta ea zer nioen nik. "Beno... besteak ados badaude, aurrera" esan nion nik. Gainontzeko kideekin hitz egin nuenean, gauza bera esan zigula denoi jakin nuen.}}
 
Izena aldatu zuten une hartan, Mike Miffer Smith bateriak alde egin zuen eta Richard Thompsonek hartu zuen bere ordea, Brian Mayren ''1984'' bandaren bateria ohia. Ahalmen handiko banda zirudien, baina [[1960ko hamarkada]]ren bukaera Wreckagen bukaera izan zen. Emanaldi gutxi izan ziren eta tarte handiak haien artean. John Taylor, Richard Thompson eta Freddie Londresen zeuden, Mike Bersin Liverpooleko unibertsitatera joan zen bitartean. Banda desagertu egin zen betirako<ref>{{Erreferentzia|abizena=Boyce|izena=Simon|urtea=1995|izenburua=Freddie Mercury|lekua=Bristol|argitaletxea=Parragon|isbn=1861050542}}</ref>.
 
Freddie beste banda baten bila hasi zen eta ''Sour Milk Sea'' aurkitu zuen Melody Maker egunkarian. Abeslari bat behar zuten.
62. lerroa:
 
== Bere lehen banda lideratzen ==
[[1969]]an, Freddie ''Sour Milk Sea'' bandaren liderra zen. Chris Chesney bokalista eta gitarra zen, Paul Milne baxua, Jeremy Rubber Gallopek gitarra ritmikoa jotzen zuen eta Rob Tyrellek, berriz, bateria. Hainbat entseguren ondoren, Oxforden eman zituzten kontzertu batzuk. Freddie eta Chris lagun bikainak ziren eta hau era Freddiek Smilerekin batera zeukan etxera etorri zen, Barneseko Ferry Roadera.
 
''Sour Milk Sea''ko gainontzeko kideak jeloskor agertu ziren, Chris eta Freddie beti batera zeudelako eta bandaren etorkizuna zalantzan egon zitekeelako. Bi hilabete beranduago, Jeremyk ekipoaren gehiena eraman zuen, berea baitzen, eta banda disolbatu egin zen.
[[1970]]eko apirilean, Tim Staffellek ''Smile'' banda utzi zuen eta Freddiek beraiekin batzeko erabakia hartu zuen. Bera izango zen abeslari nagusia. Izena aldatu behar zitzaion bandari eta
 
[[Queen]] izango zen. Bere abizena ere aldatuko zuen eta Mercury jarri zuen.
 
1970ean, Freddiek Mary Austin ezagutu zuen eta 7 urtez bizi izan ziren biak elkarrekin bikote eginda.
 
== Queen ==
[[Fitxategi:Queen 1984 012.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|Freddie Mercury [[Queen]] taldearekin [[1984]]an]]
[[1971]]n, John Deaconek hasi zen [[Queen]] taldearen baxua jotzen. Freddiek diseinatu zuen logoa: bi lehoi Roger eta Johnentzat (Leo ziren), karramarroa Brianentzat (Kantzer) eta bi maitagarri beretzat (Virgo). Freddie izan zen ''Seven Seas Of Rhye'' abestiaren autorea, britainiar zerrendetan sartuko zen taldearen lehen abestia, eta ''Killer Queen'' ere berea zen. Laster egingo zuen bederatzi astez zerrenden gailurrean mantenduko zen ''Bohemian Rhapsody''<ref>{{Erreferentzia|egilea=BBC News|izenburua=Queen top UK album charts league|dat=2005-7-4|lekua=Londres|url=http://news.bbc.co.uk/1/hi/entertainment/music/4648611.stm}}</ref>. Egia esan, Freddie zen nagusia banda hartan.
 
[[1975]]ean, [[Queen]]ek [[Japonia]]n zehar egin zuen bira eta fans andana atzetik zuen nonahi. Harrituta zeuden harrera harekin eta Freddie liluratuta geratu zen herri hartan. Antzinako gauzak eta japoniar artea bildumatzeari eman zion.
 
[[1979]]ko [[urriaren 7]]an, Freddiek [[Royal Ballet]]en egin zuen emanaldia. Sekula balletean aritu gabekoa zen, baina irrikaz zegoen aspalditik. ''Bohemian Rhapsody'' eta ''Crazy Little Thing Called Love'' aukeratu zituen eta orkestrak lagundu zion berak zuzenean abesten zuen bitartean. ''Bohemian Rhapsody''n egin zituen lehen dantzak eta bere talentua erakusteko aukera izan zuen. Txaloen trumoia berehalakoa izan zen.
 
[[1980]]an, Freddiek irudi aldaketa garrantzitsua egin zuen eta ilea moztu eta bibotea utzi zuen. Bere jarraitzaileek atzazaletarako esmaltea eta bizar-xaflak bidaltzen hasi zitzaizkion. Era berean, [[funky]] eta musika diskorantz biratu zuen eta rocketik aldendu zen<ref>{{Erreferentzia|abizena=Bret|izena=David|urtea=1996|izenburua=Living On the Edge: The Freddie Mercury Story|argitaletxea=Robson Books|lekua=London|isbn=1861052561}}</ref>.
 
[[1982]]an, Queeneko kideek deskantsu bat hartu beharrean zirela erabaki zuten. Hurrengo urtera arte, ez ziren beste bira batean sartuko. Freddiek bakarlari lanetan aritzeko asmotan zebilen eta denbora horretarako aprobetxatuko zuen. Estudio bat alokatu zuen Musiclanden, [[Munich]]en, eta lanean hasi zen 1983ko hasieran. Garai horretan ezagutu zuen [[Giorgio Moroder]], [[Fritz Lang]]en ''Metropolis'' filmaren bertsio berri batean lanean ari zena. Freddieri kolaborazioa proposatu zion eta honek baiezkoa eman zuen. ''Love Kills'' atera zen kooperazio haren fruitu.
 
[[1983]]ko maiatzean, Freddiek [[Giuseppe Verdi]]ren ''Un ballo in maschera'' ikusteko aukera izan zuen. [[Montserrat Caballé]] entzun zuen lehen aldiz eta harrapatuta geratu zen zeharo.
 
[[1984]]an, [[Queen]] berriro itzuli zen, indarberrituta eta, funk eta diskoa baztertuz, berriro joan ziren 70eko hamarkadan ospea eman zien popera.
 
[[1984]]ko [[irailaren 10]]ean, Freddieren lehen bakarreko lana atera zen, [[Giorgio Moroder]]rekin ''Metropolis''erako egin zuen hura: ''Love Kills''. [[CBS Records]]ek editatu zion lehen bakarreko albuma: ''Mr. Bad Guy''. Porrota erabatekoa izan zen.
 
[[1985]]eko [[uztailaren 13]]a egun berezia izan zen [[Queen]]entzako eta Freddierentzako. ''Live Aid'' eguna zen eta mila milioi pertsonek ikusi zuten mundu osoan. Arrakasta izugarria izan zen.
 
[[1986]]an izan zen [[Queen]]en azken bira. ''Magic Tour'' [[Europa]]n zehar ibili zen bi hilabetez eta Knebworth Parken bukatu zen [[abuztuaren 9]]an. Hura izan zen Freddie Mercuryren azken emanaldia [[Queen]]entzako.
 
== Azken urteak ==
[[1987]]an, Freddiek taldearen etena aprobetxatu zuen bakarreko lana ateratzeko<ref>{{Erreferentzia|izena=Robert Urban|abizena=Robert Urban|izenburua=Ragged Blade Reviews: Queen's Freddie Mercury and his Legacy|url=http://www.raggedblade.com/reviews/000329.html}}</ref>. Townhouse estudioetan grabatu zuen eta [[The Platters]]en ''The Great Pretender'' abestia zegoen beste batzuen artean. [[Otsailaren 23]]an atera zen.
 
[[1987]]ko martxoan, Freddie [[Bartzelona]]ra joan zen [[Montserrat Caballé]] ezagutzeko xedean. Bi edo hiru abesti zituen kasete bat eman zion eta kataluniarrari izugarri gustatu zitzaizkion. Haietako bat [[Londres]]ko Covent Gardenen abestera iritsi zen eta apirilerako biak elkarrekin lan egiten hasita zeuden.
 
Maiatz bukaeran, [[Eivissa (udalerria)|Eivissan]] jaialdi handi bat izan zen, eta Freddie ohorezko gonbidatua izan zen. [[Montserrat Caballé]]kin batera egin zuen klausura berak idatzitako abestia kantatuz, ''Barcelona''. Gerora, Espainiako Komite Olinpikoak single hura [[1992]]an [[Bartzelona]]n egingo ziren Joko Olinpikoetarako ereserki ofizial egitea erabaki zuen<ref>Larkin, Colin (1998) ''The encyclopedia of popular music: Louvin, Charlie – Paul, Clarence, Volume 5'' Page 3633. Macmillan, 1998</ref>.
 
[[1988]]ko [[urriaren 8]]an, Freddie eta Montserrat batera atera ziren [[Bartzelona]]n ''La Nit'' delakoan. Oraindik editatu gabe zegoen albumeko 3 abesti eskaini zituzten: ''How Can I Go On, The Golden Boy'' eta ''Barcelona''.
 
Jendaurrean egin zuen azken agerraldia [[1990]]eko Brit Awardsetan izan zen. Urdinez jantzita atera zen eta ez zuen ezer asko esan:
{{aipu|Eskerrik asko. Gabon.}}
 
[[1991]]ko [[azaroaren 23]]an, [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESa]] zuela iragarri zion munduari prentsan. Ordu batzuk beranduago, [[1991]]ko [[azaroaren 24]]an, bronkopneumonia batek hil zuen Freddie<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.queenarchives.com/index.php?title=Freddie_Mercury_-_11-25-1991_-_The_Star_-_AIDS_Kills_The_King_of_Rock |izenburua=The Star – AIDS Kills The King of Rock |argitaletxea=Queenarchives.com |data=1991-11-25}}</ref><ref>{{Erreferentzia|url=http://teletext.mb21.co.uk/gallery/ceefax/cx_merc2.gif |izenburua=CEEFAX: Singer Freddie Mercury dies, aged 45}}</ref>. Ondoan zuen bere mutil laguna, Jim Hutton, eta bera eta Dave Clark gaixoa garbitzen ari ziren [[Londres]]ko Garden Lodgeko etxean.
 
Azken guraria ''Bohemian Rhapsody'' berriro ateratzea izan zen, Hiesaren aurka borroka egiteko. Heriotzaren ondoren, Mercuryk prestatuta utzi zuen material ugari editatu zuten.
111. lerroa:
== Omenaldiak ==
[[Fitxategi:Freddy Mercury Statue Montreux.jpg|thumb|150px|Freddie Mercuryren omenezko estatua [[Montreux]]en, [[Suitza]]n]]
[[1992]]ko [[apirilaren 20]]an kontzertu handi bat antolatu zuten Wembleyko estadioan: [[Robert Plant]], [[Liza Minelli]], [[Elton John]], [[David Bowie]], [[Guns N' Roses]], [[Metallica]], [[Roger Daltrey]] edo [[George Michael]] bertan ziren. Han lortutako guztia [[Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea|HIESaren]] aurka borroka egiteko eman zuten.
 
[[2006]]an, ''Lover of Life, Singer of Songs — The Very Best of Freddie Mercury Solo'' diskoa atera zen merkatura, bakarreko lanak bilduz.
 
[[2007]]ko [[azaroaren 24]]an, 16 urte bete ziren bere heriotzaren ondoren eta ''Queen Rock Montreal & Live Aid'', atera zuten. [[Montreal]]en 18.000 pertsonen aurrean emandako kontzertua dago bertan eta [[1981]]eko azaroaren 24 eta 25 grabazioak ziren. 2018ko urrian, Freddie Mercuryri buruzko film biografikoa plazaratu zen, ''[[Bohemian Rhapsody (filma)|Bohemian_Rhapsody]]'' deitutakoa.
 
Orain dela gutxi, Queen eta Paul Rodgersek ''The Cosmos Rocks'' izeneko ekoizpena atera zuten.
143. lerroa:
 
{{bizialdia|1946ko|1991ko|Mercury, Freddie}}
 
[[Kategoria:Queen]]
[[Kategoria:Ingalaterrako rock abeslariak]]