Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
79. lerroa:
[[Landak|Landetara]] heldutakoan, ilara luzera behartutakoak sexuaren arabera banatu zituzten,<ref name=":0" /> familiak banatuak izan ziren. Capbrutus berrizendatutako [[Capbreton|Capbretongo]] eliza euskal herritarren [[espetxe]] bihurtu zen [[Haizekor|haizekorraren]] 24ko aginduz. Asko hil ziren bertan, egoera latzean giltzapetuak. Hariztoi abadeak ohartarazi zuen [[San Bisentse|San Bisentseko]] elizan 300 euskal herritar [[emakume]] zeudela giltzapetuta. Herrietako agintariek estu eta larri ikusten zuten beren burua deportatuoi janari pixka bat helarazteko eta mantenurako.<ref>De la Cerda, Alexandre. 2016, 90-100</ref> Agintari berriek [[Deportazio|deportatuen]] jabetzak enkantean saldu, etxeak eta aziendak (10.000 abelburutik gora) desjabetu, eta altzariak inguruko herrietara eraman ziren, edo/eta erre egin zituzten,<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Juan Carlos|abizena=Etxegoien (Xamar)|urtea=2009|izenburua=The Country of Basque|argitaletxea=Pamiela|orrialdea=23|isbn=978-84-7681-478-9|herria=Pamplona-Iruñea, Spain}}</ref> edo (frantses) "abertzaleei" eman.<ref>Watson, C. 2003, 56-57. or.</ref><ref>De la Cerda, Alexandre. 2016, 85-87</ref><ref group="oh">"''Les biens de internés seront donnés à titre de colons partiaires, aux patriotes qui sont restés et aux patriotes de Biriatou, Hendaye, Urrugne et Subernoa''"; ikus De la Cerda, Alexandre. 2016, 87. or.</ref>
 
Deportatuek (tartean zela [[Martin Ithurbide]], [[Sara|Sarako]] [[Alkate|auzapez]] izandakoa) protestak eta eskaerak zuzendu zizkieten askotariko agintariei egoeraren bidegabeaz gogoraraziz; haatik, gehienetan, ez zuten erantzunik izan.<ref>De la Cerda, Alexandre. 2016, 101. or.</ref> 1794ko [[sapadun]]aren 27an (apirilaren 16an), [[Konbentzio Nazionala|Konbentzioak]] probintzietako komite eta epaitegi iraultzaileak indargabetu zituen, Pinet eta Cavaignacen iritziaren kontra.<ref group="oh">[[Pierre-Laurent Monestier]] haien kideak Baionako [[Salbamen Publikoko Komitea]]k hartutako neurriak zuritu zituen, eta salatu bertako biztanleak "egoistak, fanatikoak, azpijanera eroriak eta aristokratak" zirela; ikus De la Cerda, Alexandre. 2016, 104. or.</ref> Haatik, uda amaierarako atzeraezina zen jada deportatuen itzulera. Baudot eta Garrau herriaren ordezkariek [[Egutegi errepublikanoa|III. urteko]] [[mahaxte]]aren 8 eta 10ean (irailaren 30ean eta urriaren 2an) agindu bana eman zuten, [[Uztaritze|Uztaritzeko]] herritarrak itzultzeko eta haien ondasunen salerosketa gelditzeko; ordurako, ordea, txikizioa handia zen.<ref>De la Cerda, Alexandre. 2016, 107-109. or.</ref> Besteak ere etxeratu ahal izan ziren.<ref name="manex"></ref> 1.600 [[Lapurdi|lapurtar]] hil ziren [[Lapurdiko deportazioa (1794)|deportazioan]], gehienak Sarakoak.<ref name=":0" /> 1795eko martxoaren 4an, deportazio agindu suntsigarritik urtebetera, ikerketa batzorde bat eratu zen, ondorengoek osaturik: [[Dominique Garat Hiriarte|Dominique Garat Hiriarte,]] Dominique Halsouet zaharra, Courtelarre eta Etxegoien.<ref>De la Cerda, Alexandre. 2016, 108-109. or.</ref>
 
=== Gipuzkoa zatituta ===
127. lerroa:
 
===Euskal gizarteko egiturak kolokan===
Errepresioa ere pairatu behar izan zuten euskal herritarrek. Iparraldean, Konbentzioaren ordezkariek iraultzarekin bat egiten ez zuten guztien aurka jo zuten, eta exekuzioak eta espetxeratzeak ohikoak izan ziren. Espainiarren lagun zirelakoan, milaka lapurtar deserrituak izan ziren 1794ko martxoan. Hegoaldeko probintzietako biztanleei ere leporatu zitzaien “etsaiekin” elkarlanean aritu izana. Esate baterako, Nafarroa Garaiko jendeak, bertako instituzioen babesarekin, jarrera epela izan zuen gerrarako erroldatzeko tenorean, eta mendialdean errekrutatutako boluntarioek uko egiten zioten Frantziako muga igarotzeari; desertzioak eta diziplinarik eza ere maizkoak ziren.<ref name=":1"></ref><ref name="rodr"></ref> Gertaera horiek aitzaki harturik, 1796an [[Karlos IV.a Borboikoa|Karlos IV.ak]] indarrik gabe utzi zituen [[Hego Euskal Herriko foruak|Nafarroako foruak]]. Ordutik aurrera, bai berak eta bai [[Fernando VII.a Borboikoa (Espainia)|Fernando VII.ak]], nafar gazteak sarrarazi zituzten Espainiako armada erregularrean, foruen xedapenen aurka.<ref name="gen"></ref> [[Lapurdiko deportazioa (1794)|Lapurdiko deportazioaren]] agindu-emaileak eta arduradunak zigorrik gabe atera ziren Konbentzioak porrot egin zuenean ere.<ref name=":1" />
 
===Mugaz bi aldeen arteko harremanen etena===