Aioros Sagitariusekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Aioros Sagitariusekoa''' Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Jatorrizko istorio guztian Aioros fisik...»
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
9. lerroa:
Jatorrizko istorioa hasi baino lehenago, [[Saori Kido]] jaiotzean, [[Saga Geminisekoa]], benetako patriarka zen [[Shion Ariesekoa]]ren tokia usurpatuta, Atenearen gorpuztea den Saori hiltzen saiatzen da, baina Aiorosek hori eragozten du. Hori dela eta, Sagak traidoretzat jotzen du eta [[Shura Capricornusekoa]] bidaltzen du Aioros hil dezan. Urrezko bi zaldunek borrokatzen dute eta, azkenean, Shurak Aioros hiltzen du.
 
Horretaz gain, nahiz eta fisikoki agertu ez, Aiorosek Sagitariuseko armajantzia bidaltzen dio Seiyari, berau bait da etorkizuneko Sagitariuseko urrezko zalduna. Esate baterako, Poseidonen sagaren amaieran. [[Shaina Ofiuchusekoa]], [[Hyôga Beltxargakoa]], [[Shiryu Dragoikoa]] eta [[Shun Andromedakoa]] Seiyarekin daude eta aurrean Poseidon dute, [[Julian Solo]]ren gorputza hartuta duena. Seiya hiru aldiz saiatzen da bere kabuz Poseidon garaitzen gezia jaurtita, baina jainkoak hiru aldietan bueltatzen dio gezia, lehenean Seiyaren bihotzean sartuz, bigarrenean Shainaren bizkarrean eta hirugarrenean Shiryuren bularrean. Laugarren saiakeran zaldun guztiek jaurtzen dute euren kosmoenergia gezian eta, azkenean, Poseidon zauritzen dute, eta kaskoa kentzen diote.
 
Baina horrekin ez da nahikoa itsasoetako jainkoa garaitzeko, eta, zutabe nagusia hausterako orduan, Ikki Fenixekoak eutsi behar izaten du Poseidon, Hyogak eta Shiryuk Seiya Saori ehortzita dagoen zutabera jaurtitzen duten bitartean, azkenean zutabea hautsiz eta Atenea salbatuz.
 
== Hamabi etxeetan ==
Brontzezko zaldunek, Sagitariusen tenplura iristean, Aiorosen armajantzia ikusten dute. Armajantziak, lehen une batean, zuzenean
[[Seiya Pegasokoa]]ren bihotzera apuntatzen du bere arku eta geziarekin. Baina, azkenean, gezikada tenpluko hormara doa, han Aiorosen izena agertuz.