Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Almirante Cervera gurutzaontzia lotura
110. lerroa:
Altxamenduaren lehendabiziko astean, [[Nafarroa Garaia]]n zortzi zutabe antolatu ziren, batik bat [[errekete|erreket]]ez osaturik, baina baita neurri handi batean [[ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|falangistez]] eta soldadu erregularrez ere. Zutabeak laster joan ziren zutabe banatan Zegama aldetik [[Espainiako Gerra Zibila Goierrin (1936)|Goierri eta Gipuzkoan barrena]] Donostia konkistatzera, eta Bortzirietatik muga konkistatzera. Bidean gipuzkoar [[tradizionalismo|tradizionalista]] eta [[Karlismo|karlista]] asko batu zitzaizkien.
 
[[1936]]ko [[abuztuaren 5]]ean, zortzi zutabeetako hiruk [[Irun]]go mugarantz jo zuten muga-postuak hartzeko, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Errepublikari]] hornidurak eta komunikazioak mozteko asmotan. Bitartean, italiar hegazkinek eta ''[[Almirante Cervera gurutzaontzia|Almirante Cervera]]'' zein ''España'' armadako itsasontziek Donostia, Irun eta [[Guadalupeko gotorlekua|Guadalupe]] bonbardatu zituzten, eta izua zabaldu. Abuztu erdialdetik aurrera, hornidura eta janaria guztiz urritu ziren. Eskuindar matxinatuek [[Badajozko sarraskia|Badajozeko sarraskia]] errepikatzeko mehatxu egin zuten [[Irungo gudua (1936)|Irunen erresistentzia]] egiten jarraituz gero.
[[File:El Diario Vasco egunkaria 1934.jpg|thumb|Matxino [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)#Frontea_Donostian|kolpistak Donostian sartzen]], ''El Diario Vasco'' egunkarian]]
[[Abuztuaren 26]]an, San Martzialeko gotorlekua eraso eta, Legio eta hegazkinen laguntzari esker [[irailaren 2]]an bereganatu zuten.<ref>{{erreferentzia|abizena= Usabiaga |izena= Marcelo |izenburua= Así fue la Batalla de Irún |aldizkaria= Historia 16 |alea= 362|data=2006ko ekaina|orrialdea= 72-85 |url= http://www.asociacionrepublicanairunesa.org/cas/batalla_irun.php}}</ref> [[Uda]] amaieran [[Irungo gudua (1936)|Irun galdu zuten]] errepublikanoek, eta utzi baino lehen [[anarkismo|anarkistek]] su eman zieten Irungo zati askori. Matxinoen erreakzioaren beldur, herritar ugarik muga pasa zuten. [[Donostia]]n, [[Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936)|matxinatuen bost zutabe sartu ziren]] [[irailaren 13]]an. Ondoren, nahiz eta momentu hartan Donostiak bere populazioaren heren bat galdua eduki, hiriko biztanle asko ihesi joanak baitziren, artean beste hamar milaka batzuek ihes egin zuten. Inbaditzaileek 'garbiketa' sistematikoa burutu zuten.