Ilargia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Erreferentziak gehitu
61. lerroa:
Teoria nagusiak dio Ilargia orain dela 4.500 milioi urte sortu zela, [[Lurra]]ren sorreratik oso gertu. Hainbat hipotesi daude jatorriaren inguruan; azalpenik hedatuenak dio Ilargia [[Marte]]ren tamaina zuen [[Tea (planeta)|Tea]] izeneko planeta batek Lurraren aurka kolpatzean sortutako hautsetik sortu zela.
 
Ilargiak Lurrarekiko [[errotazio sinkroniko]]a du, eta beti erakusten du aurpegi bera, edo [[Ilargiaren gertuko aurpegia|gertuko aurpegia]], [[Ilargiko itsasoak|itsaso]] ilun bolkaniko eta [[inpaktuzko krater]]ren eremu altuen artean. [[Eguzkia]]ren ostean ikus daitekeen objekturik distiratsuena da, Lurraren gainazalaren argiztatzeari dagokionez. Bere gainazala benetan iluna da (nahiz eta eman dezakeen [[Ilargiaren argia|oso zuri argia]] dela), [[asfalto]] gastatua baino distira pixka bat handiagoarekin. Ilargia [[Lurra|Lurretik]] lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak ''aldi'' izena jaso du. [[Ilargialdi]]ek ''Ilgora''<ref>''ilgora'', ''ilberri'' eta ''ilbete'' hitzen aldaera dialektalak ikus daitezke ''Eusklatzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasean''. ikus: <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?&option=com_ehha&view=frontpage&Itemid=466&lang=eu&mapa=216> [ikusia: 2018-12-29]</ref>'', Ilbehera, Ilberria eta Ilbetea'' dute izena.<ref>{{erreferentzia|url= http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1079460595 |izenburua= Euskaldunen ilargi-egutegia |izena= Josu |abizena= Naberan|argitaletxea= erabili.com}}</ref> <ref>{{Cite web|url=https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu|izenburua=Eusklatzaindiaren Hiztegia|sartze-data=2018-12-29|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Lehen alditik laugarrenera 27 [[egun]], 7 [[ordu]], 43 [[minutu]], eta 11,47 [[segundo]] pasa behar dira. Ziklo erregular hauek Ilargia influentzia kultural garrantzitsua bilakatu dute, [[Antzinaro]]tik [[hizkuntza]], [[egutegi]], [[arte]] eta [[mitologia]]n eragin handia sortuz.
 
Ilargiaren [[grabitazio]]aren eraginak [[itsaso]]ko [[marea]]k, [[lur marea]]k, eta [[mareen azelerazio|egunaren luzatze txikiak]] sortzen ditu. Ilargiaren gaur egungo distantzia orbitala Lurraren [[diametro]]aren tamaina baino hogeita hamar aldiz handiagoa da, eta zeruan duen tamaina erlatiboa ia-ia [[Eguzki]]aren parekoa da. Horregatik [[eguzki eklipse]] bat ematen denean Ilargiak osorik estaltzen du Eguzkia. Fenomeno honek ez du jarraituko etorkizun urrun batean. [[Lurra]]ren eta Ilargiaren arteko distantzia zuzena 3,82 ± 0,07 zentimetro handitzen da urtero, baina ratio hori ez da konstantea.