Terpeno: berrikuspenen arteko aldeak

Isopreno-unitatez osatutako hidrokarburo asegabe naturalen izen generikoa. Landare askok ekoizten dute, batez ere koniferoek. Lurringintzan, botiketan, koloratzaileetan eta abarretan erabiltzen dira
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Terpenoak''' isoprenoen (2-metilbuta-1,3-dieno) polimeroak dira. Lipido ez saponifikagarrien taldean sartzen dira. Landareen olio usaintsuetan agertzen dira gehienbat,...»
(Ez dago alderik)

11:35, 23 abendua 2018ko berrikusketa

Terpenoak isoprenoen (2-metilbuta-1,3-dieno) polimeroak dira. Lipido ez saponifikagarrien taldean sartzen dira. Landareen olio usaintsuetan agertzen dira gehienbat, baina izaki bizidun guztietan aurkitu dira.

Etimologia

1850 hamarkadan aurkitu ziren lehenengo terpenoak trementinatan eta trementinari alemanieraz terpentin esaten zaio.

Egitura kimikoa

Isoprenoen polimerizazioz osatzen dira eta hauen kopuruaren arabera sailkatzen dira. Hala ere azido mebalonikoa moldatuz osatzen direla ikusi da, isopreno isolaturik ez baita naturan aurkitu.

Terpenoek aldaketa kimikoren bat jaaten dutenean terpenoideak sortzen dira, A bitamina esaterako.

Sailkapena

Trementinan aurkituriko terpenoak bi isopreno ditu. Terpeno hori hartu zen hasiera batean oinarrizko unitatetzat eta sailkapena honen multiploen arabera egiten da.

  • Hemiterpenoa (terpeno erdi, 5 C): Isoprenoa bera da.
  • Monoterpenoa (terpeno bakarra, 10 C): Landareetako olio usaintsuetan agertzen dira, pinenoa (pinuan), mirzenoa (lupuluan), limonenoa (zitrikoetan), linaloola (astaizpilikuan)...
  • Seskiterpenoa (terpeno eta erdi, 15 C): Landareetako olio usaintsuetan agertzen dira, ez dira monoterpenoak bezain ugari eta ezagunak.
  • Diterpenoak (bi terpeno, 20 C): Funtzio ezberdinetako molekulak daude multzo honetan. Ezagunenak fitola, klorofilaren alde hidrofoboa osatzen du, eta giberelina hormona.
  • Seskiterpenoideak (bi terpeno eta erdi, 25 C).
  • Triterpenoak (hiru terpeno, 30 C).
  • Tetraterpenoak (lau terpeno, 40 C): Karotenoideak dira, landareen pigmentu gisa fotosintesian hartzen dute parte.
  • Politerpenoak (zortzi terpenotik gorakoak): Ezagunenak kinonak dira, plastokinona eta ubikinona, arnas katean parte hartzen dute elektroiak garraiatuz.

Erreferentziak