Izu Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Labille-Guiard Robespierre.jpg|thumb|235px|[[Maximilien Robespierre]].]]
 
'''Izu Garaia''' edo '''Izualdia''' ({{lang-fr|la Terreur}}) [[Frantziako Iraultza]]ko aldi bat izan zen. [[1792]]ko [[abuztuaren 10]]ean aldarrikaturiko iraultzaren ondoren, auzitegi berezia eratu zen, [[Parisko Komuna]]ren eraginez. Auzitegi horrek susmagarrien epaiketak prestatu eta iraileko hilketak agindu zituen (Lehen Izua deiturikoa).
 
Erregearen bizitza salbatu nahirik aritu ziren [[gironda]]rrak Konbentziotik kanpo egotzi ondoren ([[1793]]ko ekainak 2), Iraultzak beste oztopo asko izan zituen: [[Europa]]ko estatuek haren aurka eraturiko armada, barneko kontrairaultza (federalisten altxamenduak, [[Vendéeko gerra|Vendéeko Gerra]], [[Chouannerie]]) eta [[ekonomia]] eta finantzen egoera larria. Horrek guztiak herri-mugimendu erradikalaren (''[[sans-culotte|sans culottes]]'') gorakada eragin zuen eta, berauek 1793ko irailaren 4 eta 5ean egindakoen ondorioz, [[Maximilien Robespierre|Robespierre]] buru zuten menditarrek Iraultza bultzatzeko neurri funtsezkoak hartu zituzten.