Filipinetako Konpainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Bilakaera: azpiatalak
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
67. lerroa:
=== Errendimendu ekonomikoa eta operatiboa ===
Manilan agenteak jarri zituzten eta, horien buru, euskaldun bat aritu zen: Juan Frantzisko Urroz. Inbertsioak egin zituzten abeltzaintza sustatzeko, tresnak banatuz, dirua ere aurreratuz, eta ehundegiak ere sortu zituzten. Filipinetako ekonomia kolonialean eragina handia izan zuen. [[Espainiako Errege Elkarte Ekonomikoa]]<nowiki/>rekin batera, soroen ekoizpen industriala landu zuten: tindua, azukrea, arroza, kotoia eta piperra. Aldiz, [[Manila]]<nowiki/>ko merkatariak biziki kontra zituen, batez ere (Acapulcoko) ''Galeoia''rekin merkataritzan aritzea nahiago baitzuten.
 
 
Bestalde, merkatua ez zuten behar eraginkortasunez kudeatu, eta ohiko prezioa baino gehiago ere ordaindu zuten batzuetan, adibidez, Asiako merkatuetan piperra [[pecul]]<nowiki/>eko 13,5 pesotan ordaintzera heldu ziren (pecul bat = 117 [[Libra (masa unitatea)|libra]]ko pisua), [[Sumatra]]n 3 edo 4 pesoren truke erosteko modua zutenean. Gehiegizko konfiantza ere izan zuten, eta etorkizuneko estimazioak ez ziren bete. Lehenengo bi hamarkadetan, inbertsiogileak espainiar edo euskal herritar izan behar ziren Espainiako koroaren aginduz: kapital falta nabarmena zen, eta horrek Konpainiaren kontra jokatu zuen, esperientzia faltarekin batera.