Konbentzioaren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
59. lerroa:
1794ko udaberrian, frantziar agintari militarrek Baztan hautatu zuten espainiarren aurkako eraso erabakigarria jotzeko. Ekainaren 3an, hiru zutabetan antolatutako 5.800 gizonek haranaren iparraldeko eta ekialdeko mendi lepoak ([[Aldudeko gudua|Berderiz]], [[Izpegi]] eta [[Otsondo]]) hartu zituzten.<ref>{{erreferentzia| egilea= Labouche, Capitaine |url=http://www.memoriadigitalvasca.es/applet/libros/JPG/280425/280425.pdf | izenburua =Le Chef de brigade Harispe et les chasseurs basques |sartze-data=2018-11-11 |argitaletxea= Pau, Société des Sciences, Lettres et Arts, 1893?, memoriadigitalvasca.es}}</ref> Uztailaren 10ean, Konbentzioaren aurkako frantziarrek [[Argintzu]] mendian zuten kanpamentuaz jabetu ziren.<ref name="hedatuz"></ref> Azkenik, uztailaren 23an, Bon-Adrien Jeannot de Moncey buruzagi zuen espedizioak Izpegiko lepoa gainditu eta [[Elizondo]] eta [[Doneztebe]] hartu zituen, [[Baztan haraneko gudua]]n. Frantsesek Bidasoan behera egin zuten ondoren, [[Hondarribia]] hartu, eta [[Donostia]]ra aurreratu zuten, baita abuztuaren 3an Donostiara sartu ere; hiriak ateak ireki zizkien,<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Konbentzio Gerra Euskal Herrian - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/konbentzio-gerra-euskal-herrian/ar-154139-144609/#144613mintzatzen%20da%22|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2018-11-11}}</ref> defendatzeko hornigairik gabe eta Espainiako Koroarekiko tirabira handien erdian.
 
Abuztutik aurrera, Gipuzkoako Diputazioak [[Gipuzkoako Errepublika|independentzia aldarrikatu zuen]], eta bake negoziazioa eskatu zion Frantziako Errepublikari, lurralde burujabe zen aldetik. Hala ere, batetik, Gipuzkoa txikia eta ahula zen eta, bestetik, gudaroste iraultzaileek probintzia osoa okupatua zuten. Monceyk errepublika subiranoa osatzeko proposamena begiko izan zuen, baina ez zen Osasun Publikoaren Batzordean onartua izan; frantsesek lurralde konkistatutzat zuten Gipuzkoa.<ref name=":1" /> Pinet eta Cavaignac Frantziako Errepublikaren mandatariek zuten pentsamolde jakobinoarentzat, guztiz onartezina izan zen proposamen hura: ordezkariak atxilotuak izan ziren.<ref name=":1" /> Frantziako Errepublikako probintzia izateko aukera eman zitzaion Gipuzkoari. Nolanahi ere, [[Manuel Godoy]] espainiar ministroak suminkor ikusi zuen gipuzkoar agintarien jarrera, baita Gipuzkoa "probintzia traidore" deitu ere; are, foruak kentzeko premia ikusten zuen.<ref name=":1" /> Frantsesen hitzarmenerako ezintasuna, jarrera bortitza eta arpilatzeko joera, ordea, iraina izan zen gipuzkoar foralistentzat, eta 18 udalerrik gerrako batzar nagusi bat egin zuten [[Arrasate]]n, frantsesen kontrako gerra antolatzeko.<ref name="kasper">{{erreferentzia| izena= Michael|abizena= Kasper |url=http://www.zumalakarregimuseoa.eus/eu/files/mitxel-kasper.-la-guerrilla-en-gipuzkoa-1808-1835 | izenburua =La guerrilla en Gipuzkoa (1808-1835) |sartze-data=2018-11-12 |argitaletxea=Zumalakarregi Museoa, 1992, zumalakarregimuseoa.eus}}</ref>
 
Urriaren 15 eta 17 artean, ofentsiba zabala hasi zuen Monceyk Nafarroako iparraldean: 46.000 soldadu abiatu ziren Baztandik eta Ibañetatik hegoalderantz, Iruñea hartzeko xedearekin; espainiarrak 13.000 besterik ez ziren. [[Orbaizetako gudua]] deitutakoan [[Mezkiritz]], [[Orbaizeta]], [[Lekunberri (Nafarroa Garaia)|Lekunberri]] eta [[Hiriberri (Arakil)|Hiriberri]]n izan ziren borrokaldiak, eta Konbentzioaren armadak [[Auritz]] erraustu zuen.<ref name="gen">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=7311 | izenburua =Guerra contra la Convención |sartze-data=2018-11-12 |argitaletxea=Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com}}</ref> Nagusitasun handia izan arren, ordea, frantsesek bertan behera utzi zuten erasoa, eta ihesi zihoazen soldadu espainiarrak iritsi ahal izan ziren Iruñera. Erasoaldian [[Orbaizetako ola|Orbaizetako]] eta [[Eugiko ola|Eugiko]] arma olak hartu zituen suak,<ref name="hedatuz"></ref> eta baita [[Auritz]] herria ere. Azaroaren 28an, [[Bergara]] hartu eta arpilatu zuen frantziar gudaroste iraultzaileak, baina [[Gabriel Mendizabal]] buru zuten gipuzkoar boluntario foralistek hiria berreskuratu zuten abenduaren 2an. Frantsesak egotzirik, Gipuzkoako batzar nagusia [[Leintz Gatzaga]]n kokatu zen.<ref name="kasper"></ref>