Antzinako Erregimenaren krisia Hego Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
51. lerroa:
== Iraultzarekiko lehenengo harremanak eta euskal probintzietako konstituzioari buruzko eztabaida ==
 
1793-1808 urteen bitartean, monarkia tradizionalaren bukaeran, euskal lurraldeetan garapen prozesu garrantzitsuak hasi ziren. Prozesu horiek bi izan ziren: batetik, [[Konbentzio Gerra|Konbentzio gerran]] iraultzarekin izan zen lehen harremana, eta bestetik, XIX. mende hasieratik izan zen eztabaida konstituzio probintzial esaten zitzaion gobernu eraren esanahiaz eta eraginkortasunaz.
 
Prozesu horiek bi izan ziren: batetik, Konbentzioko gerran iraultzarekin izan zen lehen harremana, eta bestetik, XIX. mende hasieratik izan zen eztabaida konstituzio probintzial esaten zitzaion gobernu eraren esanahiaz eta eraginkortasunaz.
 
=== Konbentzio gerra ===
1793ko martxoan Frantziako errepublikaren eta Espainiako monarkiaren arteko gerra sortu zen. Urte hartako urtarrilean, [[Luis XVI.a Borboikoa|Luis XVI.a]] –Frantziako Borbon etxeko erregea– hil zuten [[Frantziako Nazio Biltzarra|Biltzar Nazionalaren]] aurrean epaiketa nahasi bat izan ondoren. Gerra hura ez zen izan Espainiaren eta Frantziaren artean ordura arte izandako gerrak bezalakoa, bi ikusmolde elkarren erabat kontrako jarri baitziren aurrez aurre. Euskal probintziak eta Nafarroako erreinuak, Frantziarekin mugan zeudenez gero –Pirinioetako mugan dauden gainerako lurraldeek bezala–, hurbilagotik bizi izan zuten gerra, eta harreman handiagoa izan zuten iraultzaile frantsesekin.
 
Euskal probintzietan foru errejimen tradizionalaren arabera antolatu zen gerra. Euskal diputazioek zeinek bere “naturales“''naturales armados”armados''” taldeak osatu zituzten, eta beren komandanteak izendatu. Koroak buruzagi militarrak bidali zituen herrialde hauetara, susmoa baitzegoen liskarrak hasi zirenetik lurralde hauek inbadituko zituztela, eta diputazioetako komandanteak haiekin jarri behar zuten harremanetan. Probintzietako gobernu erakundeei gerra finantzatzeko zor handiak egiteko baimena eta erraztasunak eman zitzaizkien; horrez gainera, udalek, merkataritza kontsulatuek edo monarkiako beste lurraldeetako bizkaitar eta gipuzkoar koloniek, Andaluziakoak eta Ameriketakoak batez ere, diru laguntzak eman zituzten.
Euskal probintzietan foru errejimen tradizionalaren arabera antolatu zen gerra.
 
Euskal diputazioek zeinek bere “naturales armados” taldeak osatu zituzten, eta beren komandanteak izendatu. Koroak buruzagi militarrak bidali zituen herrialde hauetara, susmoa baitzegoen liskarrak hasi zirenetik lurralde hauek inbadituko zituztela, eta diputazioetako komandanteak haiekin jarri behar zuten harremanetan. Probintzietako gobernu erakundeei gerra finantzatzeko zor handiak egiteko baimena eta erraztasunak eman zitzaizkien; horrez gainera, udalek, merkataritza kontsulatuek edo monarkiako beste lurraldeetako bizkaitar eta gipuzkoar koloniek, Andaluziakoak eta Ameriketakoak batez ere, diru laguntzak eman zituzten.
 
Uste osoa zegoen beharrezkoa zela espainiar monarkia frantses errepublikazaleetatik babestea, haiek beren erregea hil eta gobernu sistema tradizionala arras azpikoz goratu baitzuten.
69 ⟶ 66 lerroa:
Europako hainbat lurraldeetan, [[Belgika]]n esaterako, gertatuak ziren ordurako halakoxeak.
 
Ordurako [[Hondarribia]], [[Irun]], [[Pasaia]] eta [[Errenteria]] frantsesen eskuetara eroriak ziren. [[Donostia]] setiatu zuten, eta urte horretako abuztuan errenditu zen. Hala ere, kapitulazio horietan espainiar monarkiari eta herriko foruei eta probintziako foruei leialtasuna gordetzen zitzaien. Getariko Batzarrak, ordea, [[Frantziako Errepublika|Frantziako errepublikari]] lotzeko nahia adierazi zuen.
 
Getariko Batzarrak, ordea, Frantziako errepublikari lotzeko nahia adierazi zuen.
 
[[File:Boney at Bayonne blowing a Spanish bubble LCCN2006681466.jpg|thumb|left|300px|Godoyren jarrera Baionan kritikatzen duen karikatura]]Izatez, gutxik zuten nahi hori, eta lehenago ere adierazia zuten ez zetozela bat beren merkataritza interesak mugatzen zituen foru sistema harekin. Ez zen beste halakorik izan euskal lurraldeetan; aitzitik, probintziako eta herrietako agintariek argi utzi zuten beti monarkiari zioten leialtasun hautsi ezina. Herri esaten zaionak ere, garai hartan ere hala esaten zitzaion (hau da, nekazariak eta hirietako gizarteko maila apalak), kontra egin zion gudaroste iraultzaileari, komandante eta agintari politiko frantsesek ([[Pierre Guillaume Chaudron-Roussau|Chaudron-Rosseau]]) gizarte hartako nortasun ezaugarri oinarrizkoetako batzuk hutsaldu nahi izan baitzituzten, erlijiozko gurtzak adibidez.
 
[[File:Boney at Bayonne blowing a Spanish bubble LCCN2006681466.jpg|thumb|left|300px|Godoyren jarrera Baionan kritikatzen duen karikatura]]
[[Jakobino]]en Elkartearen kontrako gerra oso gaizki zuzendu zuen gorteak. [[Manuel Godoy]], Karlos IV.aren eta –batez ere– bere emazte [[Maria Luisa Parmakoa]]ren begiko eta guztietarako ministroa, gerra hartan tematu zen beste ministro batzuen iritziaren kontra; [[Pedro Pablo Abarca de Bolea|Arandako kondea]], esaterako, 1792an kargutik kendu zutena, Godoyren ideiaren kontrakoa zen erabat. [[Basilea]]ko hirian (Suitzan) 1796ko uztailaren 22an izenpetu zen [[Basileako Bakea|bakearekin]] (erregearen ministro gehienari Bakearen Printze titulua lortzeko balio izan ziona) amaitu zen galera ekonomiko handiak eta hildako asko eragin eta ageriko emaitzarik izan ez zuen gerra hura.
 
82 ⟶ 76 lerroa:
Baina Godoyk gobernu egituretan esku hartzeko erabili zituen gerra bera eta gerraren emaitza txarrak. Borrokan parte hartzeko zoritxarreko urratsaren eta Basileako bake ahularen erantzukizuna, norbaitek edukitzekotan, Godoyk zuen; erregearen ministro gehienak Kontseiluko ministro bat bidali zuen 1796an, Mariño hain zuzen, konstituzio probintzialaren alderdiren bat aldatzeko aukera aztertzera. Horren inguruan ez bazen ere ezer erabaki, Godoy ekinaldi bat ari zen prestatzen gai horren inguruan eta [[Juan Antonio Llorente]]ren lana finantzatzen ari zen. Juan Antonio Llorente 1797az gero konstituzio probintziala esaten zitzaionaren oinarri historikoak eta dokumentuak ikertzen ari zen; Bizkaiko eta Gipuzkoako foru idazkiak eta [[Arabako ermandadeak|Arabako ermandadeetan]] bildutakoen ordenantzak baino gehiago zen konstituzio hura.
 
=== Barne antolaketari buruzko eztabaida ===
XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran, euskal lurraldeen barruko antolakuntza berri bati buruzko eztabaida hasi zen; Nafarroari maila apalagoan eragin zion eztabaida horrek. Hainbat alderditan eta hainbat asmorekin probintzietako gobernu errejimenaren oinarriak aztertzen hasi ziren garai hartan. XIX. mende hasieran [[Espainiako Historiaren Errege Akademia|Historiaren Errege Akademiak]] ''Diccionario geográfico-histórico'' lanaren proiektua egin zuen; proiektu haren lehen alea 1802an kaleratu zen; Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko lurraldeak aztertzen ziren ale hartan; ez zen halabeharren ondorio hutsa gauzak hala gertatzea. Garai hartan izen handia zuten egileek ([[Francisco Martínez Marina]], [[Vicente Arnoa]], [[Joaquín Abella]]) hartu zuten parte, eta monarkiaren barruan zeuden lurralde haien antolamendu bereziaren oinarriei buruzko kritika historiografiko sakona egin zuten. 1806-1808 bitartean, asmo zientifiko gutxiagorekin, Juan Antonio Llorentek hainbat lan argitaratu zituen ''Noticias históricas de las tres provincias vascongadas'' izenburuaz.
 
Lan hori osatzen zuten bost aleetan, goitik behera desegiten ziren ordu arte probintziek bakoitzak bere diputazioaren bidez probintziaren kontrola eta nagusitasuna finkatu eta sendotzeko erabili zituzten argudio guztiak: lurraldeen eraketa historiko autonomoa, bakoitzaren ordenamendua berez sortua izatea, gaztelar koroaren barruan borondatez eta hitzarmen bidez sartzea, monarkiaren barruan egondako mendeetan haren konstituzioa gorde izana. Llorenteren lanak berehala izan zuen erantzuna. 1807an, dokumentu bilaketa lan handia egin ondoren, [[Francisco Aranguren|Francisco de Aranguren y Sobradok]], Bizkaiko diputazioaren aholkulariak –1780 ondoko hamarraldiaz gero Jaurerriko erakundeetako bizitza politikoan garrantzi handiko pertsonaia zenak–, ''Demostración del sentido verdadero de las autoridades de que se vale el doctor D. Juan Antonio Llorente'' lana argitaratu zuen. Lan horren bigarren alea ere idatzi zuen baina ez zen argitaratu.
 
Euskal probintzien antolamendua, edo antolamendu horren oinarri historikoak, kritikatzen zituzten saio haiei erantzun beharra ez zen ustekabean sortu. 1802an Arabako Biltzarrek ohartarazi zuten behar hartaz, izan ere, kritika haiek kalte handia egin ziezaioketen beren konstituzioari. Bestalde, kontuan hartu behar da eztabaida hura hiru lurraldeetan gertatu ziren krisi sail baten testuinguruan sortu zela. Araban eta Bizkaian Kantabriako Errenta Ordezkariorde zen [[Juan Módenez]]en kontrako matxinada gogorrak (1803) eta Bizkaiko [[zamakoladaZamakolada]] matxinada (1804) krisi haien ondorio izan ziren guztiak. Bi altxamendu horiek, bestalde, gizarte tradizionaletako matxinaden itxura izan zuten, 1760 ondoko hamarraldian Gipuzkoan izan zirenen antzera. Oraingo hauek bestelako esanahia zuten ordea, izan ere, probintzia bereko ikusmolde eta interesak aurrez aurre jarri ziren, batez ere Bizkaiko zamakoladaZamakolada matxinadan, merkataritza kontrolatzearren. Bizkaiko diputazioak, monarkiaren diru-laguntzaz, [[Abando]]n, hau da, [[Bilbo]]ren jurisdikziotik kanpo (garai hartan Abando ez zegoen Bilbo barruan, elizate independentea zen) merkataritza portu berri bat eraikitzeko saioak biztuarazi zuen zamakolada; diru-laguntzaren ordainetan, bizkaitarrek Koroari zerbitzu militar arautua eta iraunkorra egin behar zioten.
 
Matxinada horien ondorena, eta [[Juan Alfonso Durán]] korrejidorea Gipuzkoara iritsi zen unea, euskal probintzietako antolamenduaren garai latzenak izan ziren. Araban ezarri zen arau berri baten arabera, diputatua Errege Haziendarekin eta bere interesekin lotura zuten kasu guztietatik baztertzen zuen, eta Bizkaian bertako Forua eta pribilegioak Kontseiluaren aurrean aurkezteko agindu zen Foruaren antolamendu guztia aztertu ahal izateko. Aldi berean, Gipuzkoan, Juan Alfonso Durán korrejidoreak erregeari azaldu zion beharrezkoa zela aztertzea antolamendu berri bat, lurjabez eta errenta hartzailez osatutako oligarkia bati probintzia erabat kontrolatzeko aukera emango ziona.
 
=== Napoleonen inbasioa ===
Ia Europa osoa [[Napoleondar Gerrak|Napoleonen inbasioekin]] erabat nahasirik zegoela, oso nabarmena zen Espainiako monarkiaren krisia (1807), eta krisi horrek zerikusia izan zuen neurri horiek baliogabetu izanarekin. Karlos IV.aren gorteak, azkenik, onartu zuen euskal lurraldeak hobeto kontrolatu zitezkeela bertako agintarien bidez, probintzia eta herri antolamenduan berrikuntza sakonak eginez baino. Garai hartan monarkia ez zegoen sakontasun handiko eragiketak egiteko, eta hori hala zela 1808an ikusi ahal izan zen lehen aldiz. Urte horretako martxoan izan zen [[Aranjuezko matxinada]]ren ondorioz, Godoyk behin-betiko beheraldia izan zuen, eta Karlos IV.ak bere seme Fernando VII.ari utzi zion erregetza. Fernando VII.ak Kontseiluari agindu zion Bizkaira bere Foruaren baieztapena bidaltzeko.