Txikipedia:Habana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{PAGEBANNER:Revolution Square, Havana.jpg|origin=0,0}} thumb|righ|380px|<center>Habanaren airetiko ikuspegia.<center> '''Habana''' Kubako hiri...»
(Ez dago alderik)

18:03, 24 uztaila 2018ko berrikusketa

Habanaren airetiko ikuspegia.

Habana Kubako hiriburua da, baita bertako hiririk handiena ere. 728,26 kilometro koadro ditu eta 2012ko datuen arabera, 2.106.146 biztanle.

Klima tropikaleko hiria da. Urteko batez besteko tenperatura baxuena urtarrilean eta otsailean neurtzen da (22 gradu) eta beroena, berriz, abuztuan (28 gradu). Urteko batez bestekoa, berriz, 25,2 gradukoa da. Urtean, 1.189,2 milimetro prezipitazio egin ohi ditu eta tarteka urakanen astiduan ere jasotzen ditu Habanak.

1515eko abuztuaren 15ean, Diego Velázquez de Cuéllarek Habana sortu zuen eta portu garrantzitsu bilakatu zen. XVII. mendean, hiriak sekulako hazkundea izan zuen. XVIII. mendean, Habana Amerikako hiririk handienetakoa eta garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, New Yorkekin batera. Espainiaren porturik garrantzitsuena zen eta bertatik Espainiaren beste kolonietara merkataritza-garraioa egiten zen. XIX. mendean, Ameriketako Estatu Batuak Habana begiz jo zuen eta XX. mendearen hasieran bere menpeko bihurtu zen. Kubako iraultzaren ostean, Kuba estatuko hiriburu bilakatu zen.

2012ko erroldaren arabera, biztanleriaren %58,4a zuria da, %26,4 mestizoa, %15,2 afrikarra eta %0,2 asiarra. Erromatar Eliza Katolikoa da bertako erlijio nagusia.

Ekonomia garrantzitsuenak, industria, merkataritza eta finantzak dira.