Hispaniola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
66. lerroa:
Europarrek iritsi baino lehen, Hispaniolan [[taino (etnia)|tainoak]], [[arawak]] multzoko hizkuntza batean mintzo zirenak, bizi ziren. [[Kristobal Kolon]] 1492an heldu zen uhartera, bere lehenbiziko bidaian. [[1493]]an, espainiarrek Amerikako lehen kolonia eratu zuten Hispaniolan, ''Nueva Isabela'' herria, geroago [[Santo Domingo]] izena hartu zuena. Urte gutxiren buruan, tainoak suntsituak izan ziren, espainiarrek ekarritako gaixotasun berrien, urre meatzeetan egin beharreko esklabu lanen eta kolono berriek emandako tratu basatien eraginez. Jatorrizko Taino jendea kasik desagertuta, [[Karlos I.a Espainiakoa]]k [[1517]]an agindu zuen Hispaniola birpopulatu zezatela Afrikatik eramandako esklabu beltzekin<ref name="zubiria">{{erreferentzia|izena= Pello|abizena= Zubiria|url=http://www.argia.eus/albistea/ayiti-haiti-globalizazioaren-arragoa-1492tik|izenburua= Ayiti-Haiti, globalizazioaren arragoa 1492tik |argitaletxea=argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentzia|sartze-data=2016-12-23}}</ref>.
 
Hain handia izaki hango urre, esklabu eta gaineratikoen trafikoa, Kariberako ataria zen Hispaniola itsas hegia bihurtu zen klase guztietako [[pirata]], [[bukanero]] eta [[kortsario]]en paradisu. Horien artean aipatzen da [[Jean Lafitte]], askok [[Port-au-Prince]]n jaiotzat baina beste batzuek [[Baiona]]n sortutzat jo izan dutena<ref name="zubiria"></ref>. Pirataz ugaritu zirenez gero, [[XVII. mendea]]n [[Espainia]]k bertan behera utzi zuen mendebaldeko eskualdea, eta [[Santo Domingo]] inguruan bildu zituen bere kolonoak. [[Kaiman uharteak|Kaiman uharteetako]] frantses piratek, berriz, mendebaldea hartu zuten eta [[1644]]an Port-de-Paix sortu; [[1697]]ko Rijswijkeko hitzarmenaren bitartez, espainiarrek frantsesei utzi zieten mendebaldea, handik aurrera ''Saint-Dominique'' izan zena<ref>{{erreferentzia|url=http://www.euskara.euskadi.eus/r59-lurcontd/eu/contenidos/termino/_c02623/eu_h_0119/h0119.html|izenburua= Haiti |argitaletxea=Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentzia, euskara.euskadi.eus|sartze-data=2016-12-23}}</ref>. Hala ere, 1790ean, uharte osoa [[Espainiako historia|Espainiako Koroa]]ren pean zegoen artean. 1794ko [[Basileako Bakea]]n, Gipuzkoa (eta Hego Euskal Herria, nork dioen) Espainiako Erresumara atzera pasatzearen truke, frantses iraultzaileek uhartearen mendebaldea eskuratu zuten.
 
[[XIX. mendea]]n uharteak independentzia lortu zuen, bai esklaboen matxinadei esker, bai bertako politikoei esker. Baina