Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
127. lerroa:
Historiaurreko aztarnategi eta monumentu megalitikoen arrastoa handia da Araban. [[Trikuharri]] esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, [[Aizkomendiko trikuharria|Aizkomendikoa]] [[Egilatz|Egilatzen]] eta [[Sorginaren Txabola|Sorginetxekoa]] [[Arrizabalaga|Arrizalabagan]]. Egungo Araban, garai hartan, [[Karistiar|karistiarrak]] eta [[Barduliar|barduliarrak]] bizi ziren. Erromatarrak heldu baino lehenagotik, [[Gesaltza Añana|Gesaltza-Añana]]<nowiki/>ko [[gatzaga]] indarrean zen dagoeneko, gatza erauzteko gune ekonomiko garrantzitsua. Erromatarren garaian, berriz, hainbat ''[[mansus]]'' (bentak) eta ''[[fundus]]'' (herrixka modukoak) aurkitu izan dira agirietan, baita haien aztarnak ere; izan ere, ''[[Ab Asturica Burdigalam]]'' galtzara nagusiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen zuen egungo Arabako lurraldea [[Arabako lautada|Lautada]]<nowiki/>n barrena.
 
[[Iruña-Veleia|Veleia deitutako gotorlekua (Iruña)]] gune garrantzitsua bihurtu zen, eta [[Bisigodoen Erresuma|bisigodoek]] konkista kanpaina batean sortutako [[Victoriacum]] ere hor zegoela uste dute aditu batzuek: [[VIII. mendea|VIII. mende]]<nowiki/>ko Veleia Alavensis izan daitekeela pentsatzen da. [[Egilon]] izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren [[Asturietako Erresuma|asturiarren]] eta [[Gaztelako konderria|gaztelaren]] kontra. IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, ''Arba'' (''Cronica Abeldensis'').
 
=== Behe Erdi Aroa ===