Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: laburtu / osatu
123. lerroa:
{{sakontzeko|Arabako historia}}
[[File:Estibalitz_aurrealdea_2.jpg|thumb|Estibalitz, Arabako santutegia eta topaleku historikoa]]
Historiaurreko aztarnategien eta monumentu megalitikoen arrasto handia da Araban. [[Trikuharri]] esanguratsuak aurki daitezke, besteak beste, [[Aizkomendiko trikuharria|Aizkomendikoa]] [[Egilatz|Egilazen]] eta [[Sorginaren Txabola|Sorginetxekoa]] [[Arrizabalaga|Arrizalan]]. Egungo Araban, garai hartan, karistiarrak eta barduliarrak bizi ziren. Erromatarrak heldu baino lehenagotik, Gesaltza-Añanako gatzaga indarrean zen dagoeneko, gatza erauzteko gune ekonomiko garrantzitsua. Erromatarren garaian, berriz, hainbat ''mansus'' (bentak) eta ''fundus'' (herriska modukoak) aurkitu izan dira agirietan, baita haien aztarnak ere; izan ere, ''Ab Asturica Burdigalam'' galtzara nagusiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen zuen egungo Arabako lurraldea Lautadan barrena. Veleia deitutako gotorlekua (Iruña) gune garrantzitsua bihurtu zen, Antzinatearen amaieran beheraldia izan zuen arren, baina gero, berriz, biziberritu zen. VIII. mendeko Veleia Alavensis izan daitekeela pentsatzen da. Bisigodoek konkista kanpaina batean sortutako Victoriacum ere hor zegoela uste dute adituek batzuek. Egilon izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren Asturiarren eta Gaztelaren kontra. IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, ''Arba'' (''Cronica Abeldensis'').
 
Araba 'nafarren' (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, Iruñeko Erresumak izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. Gaztelak, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean. 1199-1201. urteetan, Nafarroako errege Antso Jakituna egungo Algerian negoziazioetan zebilela, gaztelarrek Durango eta Arabari eraso egin zieten, Trebiñu eta Gasteizi zehazki. Bi gotorlekuek gogor eutsi zieten, baina etsipenak jota, Erregeren baimenaz, amore eman zuten. Harrezkero, Araba [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroa]]<nowiki/>n sartu zen. 1332. urtean, Arriagako ermandadeak Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari. Ondoren, jauntxoak gailendu ziren: Aiaratarren leinua, Mendozatarrena, eta Gebaratarrena, eta Bandoen Gerra piztu zen Araban ere. Ia aldi berean, Arabak onurak atera zituen kostaldea eta barrualdea lotzen zituzten bideetan eta Donejakue bidean zuen kokapen estrategikoagatik (Miranda - Gasteiz - Agurain - Sandrati tunela). <nowiki/><nowiki/>Beste euskal lurraldeek bezala, XVI. mendean Aldundi Nagusia eratu zen. XVIII. mendearen bigarren erdialdean, berriz, euskararen atzerakada handia jazo zen Araba gehienean, Lautada osoan eta Trebiñun galtzeko zorian geratuz. 1766an, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] sortu zen, Pirinioetan eta itsasoan barrena merkataritza bideetatik sartutako Ilustrazioaren ideiei esker. Araban ere mugimenduak sustraiak bota zituen, eta hainbat pertsonaia Ilustrazioaren eragin handia izan zuten, arlo desberdinetan: [[Felix Maria Samaniego|Samaniego]], [[Montehermosoko|Montehermosoko kondea]], [[Borica]], [[Jose Joakin Landazuri|Landazuri]], [[Valentin Foronda|Foronda]], etab. 1794an, berriz, [[Konbentzio Gerra|Konbentzioaren Gerra]]<nowiki/>n, frantses armada [[Miranda Ebro|Miranda]]<nowiki/>raino heldu zen eta, orduko eskuizkribuek agerian uzten dutenez, hainbat herritar eta agintariren abegia izan zuten, hurrengo hamarkada osoan ere. 1813ko uztailean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Penintsulako Gerran]], [[Arthur Wellesley]]<nowiki/>ren armada portugesak eta britainiarrak Gasteizera sartzeko puntuan izan ziren, baina [[Miguel Ricardo Alaba|Alava generala]]<nowiki/>k eragotzi egin zien, [[Gasteizko gudua]] bukatu ondoren hiria arpilatzea eragotziz.
Veleia deitutako gotorlekua (Iruña) gune garrantzitsua bihurtu zen, Antzinatearen amaieran beheraldia izan zuen arren, baina gero, berriz, biziberritu zen. VIII. mendeko Veleia Alavensis izan daitekeela pentsatzen da. Bisigodoek sortutako Victoriacum ere hor zegoela uste dute adituek batzuek. Araba mugako toki bat izan zen andalustarren eta baskoien artean, baita borroka askoren lekuko ere. 743tik aurrera, Alfontso I.ak eta bere oinordekoak hainbat aldiz sartu ziren beren armadekin Araba baskoira, baita Fruela erregeak bertako Munia neska gatibu eraman ere, eta bere emazte bilakatu. Egilon izan zen Arabako lehen jaun ezaguna eta, bere ondoren, arabarrak hainbatetan matxinatu ziren Asturiarren eta Gaztelaren kontra. IX. mendean, ezegonkortasun aldi luze baten ondoren, egungo herriskak hasi ziren sortzen, ''fundus''en ondoan, eta IX. mendean ageri da lehenengoz Araba izena, ''Arba'' (''Cronica Abeldensis''). XI. mendeko herri horien zerrenda luze bat gorde da, Donemiliagako Errexa delakoa, Hagurhain eta Gastehiz herriskak, besteak beste.
 
1833an, berriz, Lehen Karlistaldia piztu zen, Hego Euskal Herri osoan errotua. Zumalakarregiren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizena Karlistek gerra galdu zuten 1839an, 1841ean Baldomero Espartero liberalaren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagiak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundi Nagusiak eta foruek indarrean jarraitu zuten. Modernitatearen sinbolo bat, burdinbidea, 1862an heldu zen Mirandatik Ziordiaraino. Handik gutxira, Bigarren Karlistaldia piztu zen eta gerraren amaierak foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876). Biztanleriaren gainbehera gertatu zen hurrengo hamarkadetan. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, industrializaziorik gabe. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta bataila bakarra Legution izan zen urte bereko azaroan.1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak ez zuen itun ekonomikoa galdu gerra ondoren. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. Lizarra eta Bergara lotzen zituen Euskal-Nafar Burdinbide historikoa 1967an desmuntatu zuten, errepideko garraioaren indarrak alboratuta. Haran Atlantikoetan industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan, bereziki Gasteizera.
Araba 'nafarren' (euskaldunen) lurraldean kokatzen zen eta, XI. mendetik XII. mendera, Iruñeko Erresumak izena aldatu zuen, Nafarroa bilakatu. Gaztelak, baina, Nafarroa eskuratu nahi zuen, bereziki haren mendebaldeko lurraldea, Araba tartean. 1199-1201. urteetan, Nafarroako errege Antso Jakituna egungo Algerian negoziazioetan zebilela, gaztelarrek Durango eta Arabari eraso egin zieten, Trebiñu eta Gasteizi zehazki. Bi gotorlekuek gogor eutsi zieten, baina etsipenak jota, Erregeren baimenaz, amore eman zuten. Harrezkero, Araba [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroa]]<nowiki/>n sartu zen. 1332. urtean, Arriagako ermandadeak Araban zeuzkan lurralde guztiak eman zizkion Gaztelari: Araba osoa Gaztelako erregeen menpe geratu zen. Ordurako, Araban, [[Al-Andalus|andalustarren]] kontrako gerretan zaildutako jaunak gailendu ziren, adibidez, Aiaratarren leinua, Mendozatarrena, eta Gebaratarrena. Hauetako batzuek lokarri estuak umotu zituzten Gaztelarekin, eta Gaztelako Gerra Zibilak eragina izan zuen Araban. Horrek bandoen gerra bultzatu zuen Araban ere, oinaztar eta ganbotarren artean.
 
[[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba Euskal Kontseilu Nagusian, lehenik, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko Autonomia Erkidegoan]], ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera. Lehenengo ikastolen haziak erein ziren Arabako hainbat herritan: Agurain, Gasteiz, Amurrio, Oion, Labastida, etab. 1980tik, berriz, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra Gasteizen finkatu ziren eta, era berean, Araba erkidego berrian eroso sentitzeko, 25 eserleku esleitu zitzaizkion Eusko Legebiltzarrean, beste lurraldeek baino askoz biztanleria txikiagoa izan arren. EHUk hainbat fakultate ezarri zituen bertan. Aldi berean, ordea, handia zen kalean politika arloko aztoramendua eta langile protestak, baita ETAren eta erregimenari atxikitako legez kanpoko taldeen eraso armatuak ere. 1976an, Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia gertatu zen, polizia indarrek eraginda. Urte hauetan, hobekuntza handiak izan ziren azpiegituretan. Aldundian, EAJ eta PP gailendu ziren alderdi politiko nagusien artean eta, Gasteizen, Jose Angel Cuerdak izan zuen hiriburuko alkatetza 1979tik 1999ra. Nafarroan bezalako erregionalismo espainiartzale bat, Unión Alavesa, 1989an indartsu sortu bazen ere, ez zen errotu eta, 2005ean, desegin egin zen. Urteotan, sendotu egin zen Gasteizen nagusitza beste herrien aldean, baina hiriburua gainerako eskualdeekin lotzeko azpiegitura sare bikain batez konpentsatua.
XV. mende erdialdera, bandoen gerra amaitu zen, eta [[Errege-erregina Katolikoak|Errege Katolikoek]] beren boterea sendotu zuten, jauntxoen ahalmenaren kaltetan. 1521ean, [[Nafarroako konkista|Nafarroa konkistatzeko guda]]<nowiki/>ren epelean, Petri Lopez Aiarakoa, [[Agurain]]<nowiki/>go jauna, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos V.a]] enperadoreari oldartu zitzaion, baita galdu eta exekutatua izan ere. [[Trebiñu]], baina, Arabako ermandadetik kanpora geratu zen 1458an, jauntxo familia baten agindupean, Gaztelako erregeak hala esleituta. Bitarte honetan, Arabak ez zuen foru bateratu bat ondu, eta eskualde batzuek beren foru berezia bazuten ere, beste batzuek ez. Hala ere, beste euskal lurraldeek bezala, Aldundi Nagusia eratu zuten XVI. mendean. Arabak onurak atera zituen kostaldea eta barrualdea lotzen zituzten bideetan eta Donejakue bidean zuen kokapen estrategikoagatik (Miranda - Gasteiz - Agurain - Sandrati tunela).
 
XVIII. mendearen bigarren erdialdean, euskararen atzerakada handia jazo zen Araba gehienean, Lautada osoan eta Trebiñun galtzeko zorian geratuz. 1766an, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] sortu zen, Pirinioetan eta itsasoan barrena merkataritza bideetatik sartutako Ilustrazioaren ideiei esker. Araban ere mugimenduak sustraiak bota zituen, eta hainbat pertsonaia Ilustrazioaren eragin handia izan zuten, arlo desberdinetan: [[Felix Maria Samaniego|Samaniego]], [[Montehermosoko|Montehermosoko kondea]], [[Borica]], [[Jose Joakin Landazuri|Landazuri]], [[Valentin Foronda|Foronda]], etab. 1794an, berriz, [[Konbentzio Gerra|Konbentzioaren Gerra]]<nowiki/>n, frantses armada [[Miranda Ebro|Miranda]]<nowiki/>raino heldu zen eta, orduko eskuizkribuek agerian uzten dutenez, hainbat herritar eta agintariren abegia izan zuten, hurrengo hamarkada osoan ere. 1813ko uztailean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Penintsulako Gerran]], [[Arthur Wellesley]]<nowiki/>ren armada portugesak eta britainiarrak Gasteizera sartzeko puntuan izan ziren, baina [[Miguel Ricardo Alaba|Alava generala]]<nowiki/>k eragotzi egin zien, [[Gasteizko gudua]] bukatu ondoren hiria arpilatzea eragotziz.
 
Arabatik armada desberdinak pasa ondoren, lurralde historikoak kalte handiak izan zituen. 1820an, ''San Luisen ehun mila semeak'' armada erreakzionarioa heldu zen Frantziatik, eta Araban boluntario askok bat egin zuten harekin liberalen kontra, foruak eta tradizioen iraupena gogoan zutela. Tradizionalismo horrek iraun egin zuen Fernando VII.a erregearen garaian, eta 1833an Lehen Karlistaldia piztu zen, Hego Euskal Herri osoan errotua. Zumalakarregiren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizena izan ezik. Euskal batailoi karlistek bakea onartu zuten liberalekin 1839an, baina 1841ean Baldomero Esparteroren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagi liberalak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundi Nagusiak eta foruek indarrean jarraitu zuten, batez ere zerbitzu militarrik ez egitea eta tokiko zerga bilketa. Hala ere, Arabak tertzioak bidaliz parte hartu zuen Marokoko Gerran (1869), Espainiako gobernuarekin hala hitzartuta.
 
Urte batzuk lehenago, Arabako gizartea aztoratu zuen gertaera bat, baina, burdinbidearen etorrera izan zen. Arabako Aldundi Nagusia, Gipuzkoakoarekin batera, burdinbidea lurraldetik pasatzeko lehiatu ziren 1856tik aurrera, oso onuragarria izango zelakoan, baita lortu ere. Norteko burdinbidea 1862an heldu zen Mirandatik Ziordiaraino. Handik gutxira, Bigarren Karlistaldia piztu zen eta tren zerbitzuak eten handiak izan zituen Araban eta Gipuzkoan. Gerraren amaierak, gainera, foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876), haien alde [[Mateo Moraza]] diputatuak ahalegin sutsua eginagatik ere. Hurrengo hamarkadetako Euskal Herriko industrializazioan, Araba kanpoan geratu zen, eta askok alde egin zuten, baita biztanleriaren gainbehera ekarri ere. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, gero eta gehiago Gasteiz hiriburuaren eta gainerako lurraldearen artean bereizita. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta bataila bakarra Legution izan zen urte bereko azaroan. Kolpearen ondoko errepresioan, oposizioko ehunka pertsona hil zituzten exekutatuta.
 
1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak itun ekonomikoari eutsi zion gerra ondoren. Arabak Itun Ekonomikoa sinatu zuen Madrilgo Gobernuarekin 1952an. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. Haran Atlantikoetan ere industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan.
 
[[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba Euskal Kontseilu Nagusian, lehenik, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko Autonomia Erkidegoan]], ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera.
 
== Kultura ==