Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
137. lerroa:
Urte batzuk lehenago, Arabako gizartea aztoratu zuen gertaera bat, baina, burdinbidearen etorrera izan zen. Arabako Aldundi Nagusia, Gipuzkoakoarekin batera, burdinbidea lurraldetik pasatzeko lehiatu ziren 1856tik aurrera, oso onuragarria izango zelakoan, baita lortu ere. Norteko burdinbidea 1862an heldu zen Mirandatik Ziordiaraino. Handik gutxira, Bigarren Karlistaldia piztu zen eta tren zerbitzuak eten handiak izan zituen Araban eta Gipuzkoan. Gerraren amaierak, gainera, foruen behin betiko galera ekarri zuen (1876), haien alde [[Mateo Moraza]] diputatuak ahalegin sutsua eginagatik ere. Hurrengo hamarkadetako Euskal Herriko industrializazioan, Araba kanpoan geratu zen, eta askok alde egin zuten, baita biztanleriaren gainbehera ekarri ere. Araba nekazari lurralde bat izaten jarraitu zuen, gero eta gehiago Gasteiz hiriburuaren eta gainerako lurraldearen artean bereizita. 1936ko uztailean, militarren estatu kolpea garaile atera zen Gasteizen eta Araba gehienean, eta bataila bakarra Legution izan zen urte bereko azaroan. Kolpearen ondoko errepresioan, oposizioko ehunka pertsona hil zituzten exekutatuta.
 
1937an Gipuzkoak eta Bizkaiak ez bezala, Arabak itun ekonomikoari eutsi zion gerra ondoren. Arabak Itun Ekonomikoa sinatu zuen Madrilgo Gobernuarekin 1952an. 60ko eta 70eko hamarkadan hirigintzaren eta industriaren garapen handia izan zen, Gasteizen oso zentratuta. Haran Atlantikoetan ere industria asko garatu zen. Aldi berean, Espainiako etorkinen emari handia izan zen urte horietan.
herrialdea Gipuzkoan eta Bizkaian gertatutako industrializazio prozesutik kanpo gelditu zen XX. mendeko 60-70eko hamarkadara arte.
 
Foruak galdu ondoren, Kontzertu Ekonomikoak sinatu zituen Arabak Madrilgo Gobernuarekin 1952an.
 
[[Francisco Franco|Franco]] diktadorea hil ondoren (1975) zabaldu zen aro politiko berrian, Araba Euskal Kontseilu Nagusian, lehenik, eta [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiko Autonomia Erkidegoan]], ondoren, sartu zen, Gipuzkoa eta Bizkaiarekin batera.