Araba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
133. lerroa:
XVIII. mendearen bigarren erdialdean, euskararen atzerakada handia jazo zen Araba gehienean, Lautada osoan eta Trebiñun galtzeko zorian geratuz. 1766an, [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]] sortu zen, Pirinioetan eta itsasoan barrena merkataritza bideetatik sartutako Ilustrazioaren ideiei esker. Araban ere mugimenduak sustraiak bota zituen, eta hainbat pertsonaia Ilustrazioaren eragin handia izan zuten, arlo desberdinetan: [[Felix Maria Samaniego|Samaniego]], [[Montehermosoko|Montehermosoko kondea]], [[Borica]], [[Jose Joakin Landazuri|Landazuri]], [[Valentin Foronda|Foronda]], etab. 1794an, berriz, [[Konbentzio Gerra|Konbentzioaren Gerra]]<nowiki/>n, frantses armada [[Miranda Ebro|Miranda]]<nowiki/>raino heldu zen eta, orduko eskuizkribuek agerian uzten dutenez, hainbat herritar eta agintariren abegia izan zuten, hurrengo hamarkada osoan ere. 1813ko uztailean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Penintsulako Gerran]], [[Arthur Wellesley]]<nowiki/>ren armada portugesak eta britainiarrak Gasteizera sartzeko puntuan izan ziren, baina [[Miguel Ricardo Alaba|Alava generala]]<nowiki/>k eragotzi egin zien, [[Gasteizko gudua]] bukatu ondoren hiria arpilatzea eragotziz.
 
Arabatik armada desberdinak pasa ondoren, lurralde historikoak kalte handiak izan zituen. 1820an, ''San Luisen ehun mila semeak'' armada erreakzionarioa heldu zen Frantziatik, eta Araban boluntario askok bat egin zuten harekin liberalen kontra, foruak eta tradizioen iraupena gogoan zutela. Tradizionalismo horrek iraun egin zuen Fernando VII.a erregearen garaian, eta 1833an Lehen Karlistaldia piztu zen, Hego Euskal Herri osoan errotua. Zumalakarregiren indarrak Araba osotik zabaldu ziren, eta denbora luzean lurraldearen kontrola izan zuten, Gasteizena izan ezik. Euskal batailoi karlistek bakea onartu zuten liberalekin 1839an, baina 1841ean Baldomero Esparteroren aurkako altxamendu bat izan zen, eta espainiar buruzagi liberalak armada bidali zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira. 1841eko urrian, Gasteiz okupatutik, foruak baliogabetzen zituen dekretua eman zuen. Aldiz, Arabako Aldundiak eta foruek indarrean jarraitu zuten, batez ere zerbitzu militarrik ez egitea eta tokiko zerga bilketa.
 
[[XIX. mendea]]n, gerra karlistak gertatu ondoren, Arabak bere foruak galdu zituen.