Eibarko gudua (1936-1937): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
16. lerroa:
Hala ere, egun horietan, indar kolpistak Eibarren saihetsetatik hedatu ziren hainbat tontorretara, ia herria inguratuz: [[Arrateko Andre Mariaren santutegia|Arrate]], [[Karakate]], [[Akondia]], eta [[Kalamua]]. Hilabetetan, gogor zigortu zuten herria posizio horietatik. Herriaren defendatzaileek Santa Marina Zarren maldatik Bilbora bide bat zabalik mantentzeko modua izan zuten 1937ko apiril arte.<ref>Steer, G.L. 20009(1938), 228-231. or.</ref>
 
Apirilaren 20an, Molaren armadak eraso bortitz bati ekin zion Intxortetan eta [[Elorrio]]<nowiki/>rantz. Hortik iparraldera mugitu ziren Berriz aldera. Agintariek herriaren ebakuazioa deitu zuten azkeneko aldiz, eta herritar ugarik utzi zituzten atzean beren etxeak, altzariak, arropak eta ondasunak aldean hartuta, Bilborantz. [[George Steer]]-ek kontatzen du milizianoek erretretari ekin ziotela anabasaren erdian eta, apirilaren [24 eta] 25ean, ordurako artilleriak birrinduta zegoen herria Gezi Beltzak italiar hegazkinek gogor bonbardatu zutela, herrian sutea zabalduz:<ref>Steer, G.L. 20009(1938), 233. or.</ref> zazpi tona bonba baino gehiago jaurti zituzten. [[Wolfram von Richthofen]] izan zen irailetik apiril arte Eibar egindako bonbardaketa batzuen zuzendaria. Bidebarrieta aldea eta beste eremu batzukasko suntsituak izan ziren.
 
Gauzak okertzeko, herrian dena galduta zegoenean, gudua galduta ikusita, herriko defendatzaile aritutako miliziano batzuk ibilgailu blindatu batetik kalean barrena sua jauritzeari heldu zioten, ibilgailua matxuratu arte; matxurak eragotzi egin zuen kalte gehiago gertatzea. Apirilaren 27an, Mola eta [[Jose Soltxaga|Soltxaga]]<nowiki/>ren armada Eibarrera sartu zen. Ibilgailu blindatuaren gertaera aitzakia hartuta, matxinoek errepublikazaleei leporatu zieten Eibarren suntsipena.