Nafarroako Alderdi Demokrata Liberala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Nafarroako Alderdi Demokrata Liberala''' (jatorriz gaztelaniaz, '''Partido Demócrata Liberal de Navarra''') [[Francoren diktadura]] osteko lehen hauteskunde irekietarako [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garai]]<nowiki/>ko alderdi eskuindar foruzalea izan zen, 1976ko ekainean sortua. [[Jesús Aizpún]], [[Pedro Pegenaute]] eta Astrain izan ziren haren sortzaileak, besteak beste. Iraupen laburra izan zuen.
 
1976ko ekainaren 14ko [[Elkarretaratze Politikoaren Legea]] eta gutxira sortu zen, 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeetara begira. Berehala, [[Nafarroako Fronte Independentea]]rekin norgehiagoka bati ekin zion [[Zentro Demokratikoaren Batasuna|UCD]] siglen pean Espainiako alderdi hori Nafarroa Garaian ordezkatzeko. Azkenean, [[Jaime Ignacio Del Burgo]]ren [[Nafarroako Foru Alderdi Sozialdemokrata]]rekin batera osatu zuen UCDren hautagai zerrenda Nafarroan, [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Espainiako Kongresu]]<nowiki/>rako hautagai burua Jesús Aizpún zuela. [[Patxi Zabaleta]]<nowiki/>k Aizpúnen konexioak eta [[Huarte enpresa taldea]]rekiko lotura aipatzenaipatu duditu UCDren frankizia eskuratzeko arrazoi nagusitzat.
 
1977ko ekainaren 15eko hauteskundeak arrakasta itzela izan ziren Nafarroako UCDrentzat: bostetik hiru diputatu eta hiru senatari Madrilen. [[Espainiako 1978ko konstituzioa|Espainiako Konstituzioa]]<nowiki/>ren testuari buruzko eztabaida piztu zen orduan. eta Aizpún luze gabe urrundu zen UCDtik. 1978ko urriaren 31ean, Konstituzioari buruzko Espainiako Kongresuko bozketan abstenitu egin zen, UCDko bakarra.