Melchior Paul von Deschwanden: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Ikasleen: atalaren izenburua
11. lerroa:
[[Johann Friedrich Overbeck|Friedrich Overbeck]] [[Nazaretar artea|nazaretarra]] ezagutu ondoren, erlijio pintura besterik ez egiteko erabaki sendoa hartu zuen. Suitzara itzuli ostean, lehendabiziko erlijio margo agindu bat jaso izan zuen, hots, [[Luzerna]]ko San Pedro kaperako erretaula egiteko agindua. 1842an [[Düsseldorf]] eskolako margolari kideak ezagutu eta [[Edward Steinle]] austriar artistaren lanarekin mirestuta gelditu zen; Edward Steinle nazaretar zeritzoten margolaria zen eta erlijio gaiak margotzen zituen. 1845an [[Munich]]-eko St. Louis elizan [[Peter von Cornelius]]en margoak ikusi zituen, nazaretar jarraitzailea ere eta honen ikaslea izan zen [[Wilhelm von Kaulbach]]ekin elkartu zen. Erretratuak egiteko dohaina bazuen ere, erlijio margoak egiteari ekin zion, konposizio ulerkor bakunak eginez. Deschwandenek 2.000 lan inguru margotu omen zituen eta 40 urtez Suitzako erlijio pinturetan gailendu zen, bai [[Katolizismo|Katoliko]] eta bai [[Erreforma protestantea|Protestanteen]] aldekoak, biak ala biak bere lana estimatzen baitzuten. Hala bada, bere lana mundu osoan barrena zabaldu zen eta haren lanak [[Annapolis]], [[Maryland]] eta [[Kentucky]]n ere aurki daitezke. Horrez gain bere lana litografien bidez ere asko hedatu izan zen.
 
== IkasleenIkasleak ==
Ikasle ugari izan zituen, besteak beste [[Stans Adalbert Baggenstos]], eta [[Adolfo Müller-Ury]], azken honen besoetan 1881eko otsailean zendu zela dokumentatuta dago.