Hamlet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Haria: barne lotura zuzenketa
32. lerroa:
 
== Haria ==
[[Saxo Grammaticus]] historialariak idatzitako kontakizun batean oinarritua. Hamlet [[Danimarka]]ko printzeari aita errege hilaren errainua edo arima agertzen zaio [[Kronborg gaztelua|Elsinor]] gazteluan. Hark adierazi zion Claudius-ek, Hamleten anaiak, hilarazi zuela, emaztetzat hartu zuen Gertrude erreginarekin elkar hartuta. Mendekua hobeki prestatzearren, Hamletek ero itxurak egiten ditu. Ezbaiak harturik, alabaina, duda-mudak eta ekintza ausartak nahasten dira Hamleten jokamoldean. Emaztegaia, Ofelia, (Polonioren alaba) gaitzetsi egin zuen. Modu anker zakarrez galdeketa gogorra egiten dio ama erreginari, eta kortina atzean zelatari zegoen Polonio hiltzen du. Ofeliak, bere onetik aterata, bere buruaz beste egiten du errekan itota, eta [[Laertes]]ek, Ofeliaren anaiak, aitaren eta arrebaren heriotzaren mendeku hartuko duela zin egiten du. Claudiusek Laertes eta Hamlet odolik gabeko ezpata borroka egitera gonbidatzen ditu. Egiatan, ordea, Laertesen ezpata eta Hamleti eskaintzekoa den ardoa pozoiturik daude. Hamlet zaurituta gertatzen da, baina, hil aurretik, Laertes eta Claudius hilko ditu; erregina ere hil egingo da, oharkabean Hamleten kopatik edan ondoren. Heriotzako orduan, Hamletek Horazio lagun leial bakarrari bere historia kontatzeko ardura eskaintzen dio. Fortinbras, Norvegiago erregea ageri da erresuma bere gain hartzeko.
 
== Kultura eragina ==