M-15 mugimendua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
→‎Kanpo loturak: +wikiiturriak
t →‎Mugimenduaren bilakaera: Barne lotura zuzenketa: Ameriketako Estatu Batuak
113. lerroa:
Udan zehar, M-15 mugimenduaren ekitaldi nagusiak Madrilerako uztaileko ibilaldiak eta [[gazteen Munduko Jardunaldia (2011)|2011ko Munduko Gazteen Topaketaren]] gehiegizko gastuaren aurkakoak izan ziren, mugimenduko sektore zenbait topaketaren aurka azaldu nahi izan ez bazuten ere. Irailaren 17an, ''tomalabolsa'' izeneko jardunaldia burutu zen, mundu osoko hirietan zehar egin behar ziren elkarretaratzeekin bat, non [[burtsa]] eta [[finantza merkatu]]en jokabidearen aurka agertu zen. Bartzelonan burtsaren eraikinaren aurrean kanpaldi bat egin zen, bi egun geroago poliziak desegin zuena, eta 5000-25000 pertsona, estimazio zenbaiten arabera, bildu ziren hezkuntzan eta osasungintzan gobernu katalanak aurreikusitako murrizketen aurka<ref>{{es}} [http://politica.elpais.com/politica/2011/09/19/actualidad/1316414241_957878.html Desalojados los indignados concentrados frente a la Bolsa de Barcelona], ''www.elpais.com'', 2011-09-19.</ref>. Madrildik [[Brusela]]rako ibilaldi bati ekin zioten ekintzaile zenbaitek, Europako beste zenbait hirietatik abiatutako ibilaldiekin bat eginez. Bruselara urriaren 8an heldu ziren eta bertan kanpaldi bat egiteko asmotan zebiltzala, poliziak 50 kide atxilotu zituen<ref>{{es}} [http://politica.elpais.com/politica/2011/10/08/actualidad/1318100525_928069.html Medio centenar de detenidos en la llegada de los indignados a Bruselas], ''www.elpais.com'', 2011-10-09.</ref>.
 
Mugimenduak berpizte nabarmena izan zuen [[2011ko urriaren 15eko protestak]] deitu eta burutzean. Protestak munduko hainbat hiritan izan ziren eta hilabete zenbait lehenago hasi ziren planifikatzen M-15 mugimendutik bertatik. Jarraipen zabala izan zuten eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetako]] [[Occupy Wall Street]] mugimenduarekin bat eginez burutu ziren. Espainiako hainbat hiritan manifestaldiak izan ziren eta horien ondoren, okupazioak izan ziren: Madrilen [[Puerta del Sol]]etik gertu hotel abandonatua okupatu zen eta Bartzelonan etxebizitza hutsen eraikin bat.
 
2012ko urtearen hasieran, mugimendua [[hipoteka]] ez ordaintzeagatik etxebizitzatik kaleratzeen aurka [[etxebizitza ordainean emate]]aren aldeko kanpainetan murgildurik ibili zen. Espainiako administrazioetan zehar burutzen ari ziren hezkuntza eta osasungintza publikoko [[2011-2013ko murrizketa sozialen aurkako protestak Espainian|murrizketen aurkako mobilizazioak]] ere sustatu zituzten. M-15 mugimendua desegitean, protesta hauek izango ziren herritarren atxikimendua bereganatu zutenak.