Erromantizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.87.182.214 wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
Garaiko aldaketa politikoekin bat eginik zetorren erromantizismoa. Horietatik aipagarriena askatasun, berdintasun eta senidetasunaren printzipioak aldarrikatu zituen [[Frantziako Iraultza]] ([[1789]]) izan zen, baina [[1770]] eta [[1830]] artean [[Europa]]ko iragan feudalari behin betiko amaiera eman zion beste zenbait gertaera ere izan ziren: [[burgesia]] garatuz [[liberalismo]]aren oinarria izan zen Ingalaterrako [[Industria Iraultza]] ([[1760]]-[[1840]]); aipagarria da orobat, giza eskubideak aldarrikatuz eta gobernuan [[errepublika]] ezarriz, [[Ameriketako Iraultza]]n eman zen Independentzia Deklarazioa (1776); [[tirania]] askatasunaz ordezkatu zen, botere absolutua mugatuz eta demokrazia gobernu-eredutzat ezarriz.
 
Frantziako Iraultza garaiko pentsamoldea nagusitu zen Europan: ''antzinako erregimen'' deritzon aparatu politikoa desegin, eskubide feudalak eta gremioen murrizketak indargabetu, zerga-sistema arrazionalizatu, [[Eliza]]renElizaren eta [[Estatu]]aren arteko harremanak aldatu eta, esandako guztiaz gainera, luzean ordezkaritza politiko gabe zeuden taldeek burujabetzea lortu zuten.
 
Idazle gazteenen belaunaldiak Frantziako Iraultza arau eta ohitura zaharkituen aurkako moralitatearen errebindikaziotzat hartu zuen: [[justizia]] tiraniaz eta [[natura]] maltzurkeriaz ordezkatuz.