Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atal berria:
Atal berria:
4. lerroa:
 
Aupa Utolotu! lehenik eta behin, ondo etorri! Artikulu baten izenburua mugitzeko [[Wikipedia:Lankide autokonfirmatuak|lankide autokonfirmatua]] izan behar da. Orrialdea mugitzeko historiala eta izartxoaren ondoan dagoen gezitxo bat sakatu behar da, zuk zeuk egin dezakezula uste dut. Beste galderaren bat baduzu, egizu lasai! --[[Lankide:Marklar2007|Marklar]] 17:15, 5 Azaroa 2011 (UTC)
 
== Oarsoaldea / Oiartzualdea ==
 
Kaixo, Utolotu. [[Oiartzualdea]] orrian ikus dezakezunez, ''Oarsoaldea'' asmakizuna da, eta gaizki asmatua: ''Oarso'' idatzi zuten latinez, eta hori, euskaraz, ''Oartzo'' edo antzeko zerbait izango litzateke segur aski, garai hartan.
 
Beraz, batzuek duela urte gutxi, euskararen historia ondo ezagutu gabe, duela bi mila urte euskaraz ez zekitenek latinez idatzitakoa ''(Oarso)'' eta gaur egungo euskara ''(aldea)'' nahasita, ''Oarsoaldea'' asmatu zuten; eta Euskaltzaindiak gomendatu du izen asmatuberri horretarako formarik egokiena ''Oiartzualdea'' dela. Formarik zentzuzkoena da, euskal hizkuntzaren ikuspegitik: toponimo horren gaur egungo forma ''(Oiartzun)'' hartzen du, eskualdeak izendatzeko gaur egun darabilgun eta oso tradizio luzea duen atzizkia ''(aldea)'' eransteko.
 
Beste hainbat toponimotan ere gertatu izan da halako nahasmena, Euskaltzaindiak, gaia aztertu eta gero, formarik egokiena zein den azaldu arte. Ondo izan. --[[Lankide:Xabier_Armendaritz|Xabier Armendaritz]] [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen|18px|link=Lankide eztabaida:Xabier_Armendaritz]] 08:37, 7 Azaroa 2011 (UTC)