Varuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
(Ez dago alderik)

19:39, 21 uztaila 2009ko berrikusketa

Hinduismoari dagokionez, Varuna, ozeanoaren jainkoa da.

Varuna jainkoa bere krokodiloaren gainean
Fitxategi:Varuna draakonil.jpg
Varuna, bere ibilgailu makararen gainean (munstro bat, agian krokodilo bat, irudi txinatarra.
Gezikadaka, Rama errege jainkoak, Varuna itsasotik irtetzera behartzen du.
Sui Ten, hamabi deva nagusietako bat (Varuna jainkoaren bertsio japoniarra. Kyotoko Museo Nazionala, Japonia
X. mendeko Varunaren estatua, champa kulturan (zibilizazio hinduista Vietnamen). Goian, Kubera eta Īśāna. Behean, Nairrita, Agni, Varuna eta Indra.

Vedatar garaian

Erlijio vediko primitiboan (hinduismoaren aurretik), Varuna jainko nagusi bat zen, Aditiatako bat. Jainko hindu garrantzitsuenetako bat zen, asuren buruzagia, Rig Vedan aipatzen denaren arabera.

Zeruaren edo euriaren jainkotzat hartzen zen, gutxi gora-behera alde negatibo batetan, zeruko kaosa eratzen bait zuen, euria, ekaitzak, tximistak eta trumoiak sortuz.

Varunak, hildakoen erresuma ere gobernatzen zuen.

Beti zihoan bere anaia biki Mitrarekin ("laguna" esan nahi duena), Eguzkiaren, Egunsentiaren eta adiskidetasunaren jainkoa zena. Biak ziren zinaren eta kontratuen jainkoak. Elkarrekin, egun osoa irudikatzen zuten: Varuna, gaua eta iluntasuna zen, Mitra, eguna, goiza eta eguzki argia zen bitartean. Horregatik, biek irudikatzen zuten legea, bere bi aurpegiekin.

Mitrak, adiskidetasunean eta harreman guztiean, promesak, zinak, kontratuak eta zintzotasuna betetzen zirela zaintzen zuen bitartean, Varunak beste horrenbeste egiten zuen bere aldetik, baina modu gatazkatsuan, zeruan zein sakontasunen handitasunean.

Hinduismoan

Purana garaian, Varuna, itsasoaren jainko bat izatera pasa zen, bigarren mailako erdijainko bat. Bere vajana (ibilgailua), krokodilo bat zen.

Ramaiana testu epikoaren arabera, Varuna, Saumanasaren jabea zen, Mendebaldeko elefantea (unibertsoa eusten duten lau elefanteen artean).