Berezao

Oñatiko baserri auzoa

Berezao Oñatiko baserri-auzoa da, herritik hegoaldera, Oñatiko nukleotik gertuen dagoen auzoa. 70 biztanle zituen 2020ko erroldan[1]. Gaztelerazko toponimo zahar parekidea Verezano idatzi izan zen historikoki[2].

Berezao
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaOñati
INEk ezarritako kodea20059000300
Geografia
Koordenatuak43°01′23″N 2°24′16″W / 43.02296081°N 2.40444193°W / 43.02296081; -2.40444193
Map
Demografia
Biztanleria68 (2022)

Deskribapena aldatu

Berezaoko parte bat, kaletik gertukoena, industrialde bihurtua da 20. mendetik. Bertan zegoen Zahor txokolate lantegia, 21. mendean Natra izena duena. Auzoaren nukleoa hortik gertu dago, Santa Lutzia baseliza eta auzoko eskola zaharrarekin, eta parke-baso batekin. Baserri multzo bat da zentro honetatik gertu, baina beste baserri batzuk urrunago eta sakabanatuago daude.

Baserrien artean, lau aldeko teilatua duten ale ederrak daude, Agerre adibidez (bertako toponimian Agirre markatua dagoen arren), eta Lizarralde: 400 metro koadro oinazalean, barruko egurrezko habe eta teilatuekin, eraikuntza ikusgarria da azken hau[3].

Bertakoek aipatzen duten beste etxe bat, Gipuzetxe edo Kipuetxe (tarteko beste zenbait grafiarekin)[4]. Don Juan Borboikoaren inude izan omen zen etxe hartako norbait 20. mendearen hasieran[3].

Berezao eta Murgia bereizten dituen Ubao errekan bada zenbait errota, batzuk Murgiako aldekoak, besteren batzuk Berezaoko aldekoak. Hauetan etxe nabarmena, Tokilloko Errota: baserri kanpoan dute errotarri zahar bat, eta ondoan elurtzulo antzinako bat berriztu dute 2021. urtean.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Eustat. «Biztanleria Gipuzkoako biztanleria-entitateka, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  2. «RELACIÓN DE LOS CURAS DE GUIPUZCOA» www.iztueta.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
  3. a b Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  4. Galdos, Iñaki. (2021). «Gu ez gara giputxak.» Twitter (Twitter) (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).

Kanpo estekak aldatu