Ireki menu nagusia

Benigno Aquino III.a edo Benigno Simeón "Noynoy" Aquino III.a edo Benigno S. Aquino III.a (tagaloz bɛˈniɡno aˈkino ahoskatua; Manila, 1960ko otsailaren 8a) politikari filipinarra eta Filipinetako presidentea da 2010z geroztik. Herritarrek Noynoy Aquino edo PNoy izenarekin ezagutzen dute.

Benigno Aquino III.a
President Benigno S. Aquino III.jpg
15. Filipinetako presidente

2010-06-30 - 2016-06-30
Gloria Macapagal-Arroyo - Rodrigo Duterte
Secretary of the Interior and Local Government Itzuli

2010-06-30 - 2010-07-09
Ronaldo Puno Itzuli - Jesse Robredo
Member of the Senate of the Philippines Itzuli

2010-06-30 - 2016-06-30
Secretary of the Interior and Local Government Itzuli

2010-06-30 - 2010-07-09
Jesse Robredo - Manuel Roxas Itzuli
Member of the Senate of the Philippines Itzuli

2007-06-30 - 2010-06-30
Deputy Speakers of the House of Representatives of the Philippines Itzuli

2004-11-08 - 2006-02-21
Raul M. Gonzalez Itzuli - Simeon Datumanong Itzuli
2. Member of the House of Representatives of the Philippines Itzuli

1998-06-30 - 2007-06-30
Bizitza
Jaiotza Manila1960ko otsailaren  8a (59 urte)
Herrialdea  Filipinak
Familia
Aita Benigno Aquino, Jr.
Ama Corazón Aquino
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Ateneo de Manila University Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekonomialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Liberal Party of the Philippines Itzuli
www.president.gov.ph/
Nonoy Aquino Signature.svg

BizitzaAldatu

Benigno S. Aquino Manilan jaio zen, 1960ko otsailaren 6an, eta Benigno S. Aquinoren eta Corazón Aquinoren semea da. Benigno S. Aquino aita Ferdinand Marcos diktadorearen aurkako oposizio demokratikoko buruzagi historikoa izan zen. Marcosen diktaduraren ondorengo demokrazia-aldian Corazón Aquino Filipinetako presidente izatera iritsi zen.

Benigno Aquino III.ak Ateneo Manilakoa unibertsitatean ikasi zuen, eta 1981ean graduatu zen Ekonomian. Graduatua lortu ondoren, Massachusettsen, AEBn, erbesteratua zegoen bere familiarekin elkartu zen.

1983an, aita, Marcosen diktaduraren aurka borrokatzeko asmoarekin herrialdera itzuli zenean, hil egin zuten. Diktadorearen aginduetara zeuden indar paramilitarrei egotzi zitzaien hilketa. Corazón Aquinok oposizioko presidentetzarako hautagai gisa borrokan jarraitu zuen, eta 1986ko hauteskundeetan Marcosi irabazi zion.

Bitartean, Benigno Aquino III.ak enpresa-munduan bere ibilbidea egiten segitu zuen.

1987an, ama zuen Corazón Aquinoren gobernuaren kontrako estatu-kolpe saio batean, Benigno larri zauritu zuten; bost tiro jaso zituen.

1993an, Tarlac-en, amaldeko familiaren jabetzakoa zen azukre-lantegi batean, hasi zen lanean.

Karrera politikoaAldatu

Benigno Aquino III.ak gurasoen karrera politikoa segitzea erabaki zuen, eta hainbat kargu izan zituen 1998tik 2007ra arte. 2007an, Filipinetako Senatuko kide hautatu zuten, eta presidente izendatu zuten arte aritu zen kargu horretan. Parlamentari gisa, Gloria Macapagal Arroyo presidentearen gobernuaren aurkako oposizioaren buruzagietako bat izan zen.

2010eko maiatzean, presidentetzarako hauteskundeak egin ziren, eta aurkariekiko garaipen garbia lortu zuen. Aquino presidente izendatu zuten. 2010eko ekainean hartu zuen kargua Aquinok, eta bere aurreko Macapagal Arroyoren agintaldian herriak pairatu behar izan zuen sufrimenduari amaiera emango ziola agindu zuen.

Kanpo loturakAldatu