Belluko hilerria
Bellu, Bucarest (Errumania) hiriko hilerri ospetsu eta monumentalena da. Bertan Errumaniako ezagunak izan ziren pertsonalitateak lurperatuta daude.
Belluko hilerria | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errumania |
Municipality of Romania | Bukarest |
Koordenatuak | 44°24′14″N 26°06′00″E / 44.4039°N 26.1°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1858 |
Arkitektura | |
Azalera | 28 ha |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Calea Șerban Vodă nr. 249, București 040208 |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuHilerria egiteko lurrak Barbu Bellu baroiak eman zizkion Bucaresteko Udalari eta hortik dator haren izena, Belluko hilerria. Garai hartan kokapena hiritik kanpo zegoen. Kanposantua 1858an inauguratu zen. Erlijio ikuspuntutik Eliza Ortodoxoaren hilerria da. Laster familia handien eta aristokratikoen tokia bilakatu zen eta, ondorioz, artista ezagunek diseinatutako panteoi artistikoez apaindu zuten. Hori guztiagatik eta baita inguruaren edertasunagatik derrigorrezko bisita turistikoa bihurtu da.[1]
Lurperatutako pertsona ezagunak
aldatu- Theodor Aman, margolari eta ilustratzailea
- Ana Aslan, biologoa
- Jules Cazaban, aktorea
- Mihai Eminescu, poeta eta kazetaria
- Iulia Hasdeu, poeta
- Ignacio Hidalgo de Cisneros, militar espainiarra, 1994an bere gorpuzkiak Espainiara eraman zituzten.
- Emil Hossu, aktorea
- Iuliu Hossu, kardenala
- Nae Ionescu, filosofoa eta kazetaria
- Șerban Ionescu, aktorea
- Iorgu Iordan, linguista eta politikari komunista
- Nicolae Iorga, historialari eta poeta
- Liviu Rebreanu, idazlea
- C. A. Rosetti, politikaria
- Mihail Sadoveanu, idazle eta politikaria
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ungheria. Romania. Bulgaria. Touring Editore, 2003; p. 278.