Belgikako frantses
Belgikako frantsesa (frantsesez: français de Belgique) Belgikako frantses hiztun eremuan, hegoaldeko Valonian eta Brusela-Hiriburua eskualdean, gehien mintzatzen den hizkuntza horren aldaera da. Belgikako frantsesa ez da valonierarekin, bertan hitz egiten duten beste erromantze hizkuntza batekin, nahastu behar.
Belgikako frantses | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) ![]() Oïl hizkuntzak frantses European French (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Hizkuntza kodeak | |
Wikipedia | fr-be |
IETF | fr-BE |
1947ko datuen arabera, Belgikako populazio osoaren % 39k frantsesez ama-hizkuntza gisa hitz egiten zuen.
Belgikako frantsesaren eta Frantziako frantsesaren arteko alde fonologikoak txikiak dira, eta aldeak, gehienbat, lexikoan daude: Belgikako frantses hiztun batek ez du frantses batekin komunikazio arazorik, eta Frantziako frantsesaren hiztun batek hitz bitxi batzuekin baino ez du topo egingo belgikar frantses hiztun bat hizketan entzutean. Belgikako frantsesaren berezko hitzak belgizismoak dira: adibidez, septante "hirurogeita hamar" eta nonante "laurogeita hamar" (Frantzian, hurrenez hurren, soixante-dix eta quatre-vingt-dix); "gosaria" Belgikan déjeuner da (Frantzian, petit déjeuner), eta "afaria", souper (Frantzian, dîner); alkatea bourgmestre da (Frantzian, maire); eta abar.