Belfasteko Udaletxea (ingelesez Belfast City Hall, gaeleraz Halla na Cathrach Bhéal Feirste) Belfasteko Udalaren (Belfast City Council) egoitza da. Donegall Squareko iparraldeko ertzean kokatzen da, Belfast hiriko merkatal eta negozio guneak banatzen dituelarik.

Belfast City Hall
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
Administrative territorial entity of Northern IrelandBelfast
HiriaBelfast
Koordenatuak54°35′47″N 5°55′48″W / 54.5965°N 5.93°W / 54.5965; -5.93
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1906
KomisarioaBelfast City Council (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaBrumwell Thomas (en) Itzuli
Materiala(k)kareharria
Ondarea

Historia aldatu

Udaletxea izan aurretik White Linen Hall liho esportazio konpainia garrantzitsuaren egoitza zegoen bertan. Belfast nabarmen industrializatu eta biztanlez Dublin bera gainditu zuenez 1888 urtean Viktoria Erreginak "hiri" estatusa eman zionean Belfastek bere mailako udaletxea izan behar zuela erabaki zuen. Sir Alfred Brumwell Thomas arkitektuaren gidaritzapean lanak 1898an hasi ziren eta 1906an bukatu.

Arkitektura aldatu

Neobarroko estiloan eraiki zuten, estilo honen adibide esanguratsuena da mundu mailan, eta Portlaneko harria erabili zuten kanpoaldea egiteko. Lau dorrek mugatzen dute eta erdian 53 metrotako garaiera duen kupula handi bat dauka. Kupula kobrez estalirik zegoen eta gaur egun berdea da, Europa iparraldeko eraikinen antzera.

Barnealdean marmola da nagusi, Carrara, Pavonazzo eta Bresciatik ekarri zuten. Beirateak ere aipagarriak dira.

Parkea aldatu

Zelai berdea dauka aurrealdean eta alboetan. Udan gazteak aurki daitezke bertan denbora pasa, bai eta bulegariak ere bazkal orduan. 2012ko udan egunero bete zen Londresko Udako Olinpiar Jokoak ikusteko pantaila erraldoia ezarri baitzuten.

2010an eraikinaren eskuinaldean noria erraldoi bat eraiki zuten.

Hainbat estatua daude bertan:

  • Viktoria Erresuma Batukoa
  • Edward Harland: Harland and Wolff untziolen jabea eta 1885 eta 1886 artean Belfasteko alkate izan zena.
  • James Horner Haslett: Belfasteko alkatea (1887-1888)
  • Sir Daniel Dixon: Belfasteko Lord Nagusia (1892-93, 1901-04 eta 1905-07)
  • William James Pirrie: Belfasteko Lord Nagusia (1896-98)
  • Robert James McMordie: Belfasteko Lord Nagusi (1910-14)

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu