Belarri luzea (Pleurotus cornucopiae) Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Belarri luzea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaPleurotus
Espeziea Pleurotus cornucopiae
Quél., 1885
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Laborantza intentsiboko espeziea da. Kontuan izan behar da zahartzean ihartu eta gogortu egiten dela, eta sukalderako dituen bertuteak galdu egiten dituela.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, krema zuri kolorekoa edo zuri-horikoa; hasieran ganbila, gero oso inbutu itxurakoa; ertz mehea, gaztetan biribildua, ondoren izurtua. Azal glabroa, matea, flokoso samarra gaztetan.

Orriak: Zuriak, estu, meheak eta oso dekurrenteak, batzuetan oinaren oinarriraino jaisten dira. Orritxo asko ere baditu.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Kapelaren kolorekoa, 2 eta 5 cm arteko garaiera eta 1 eta 2 cm arteko lodiera. Oro har laburra eta sendoa, betea, zilindrikoa goialdean eta mehetua oinarrian, ia sustraiduna beste aleekin elkartzean, orri dekurrente-anastomasatuak eraginda albeolatu samarra.

Haragia: Zuria, lodia eta irmoa, irin usaina du eta zapore leuna eta atsegina.[2]

Etimologia: Pleurotus terminoa grekotik dator, "pleuron" , "otós" hitzetatik, belarriaren antzekoa kapela alboan jarrita, esan nahi du. Cornucopiae epitetoa berriz latinetik dator, oparotasun adarra esan nahi duen, "cornucopia" hitzetik. Bere itxuragatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona, zurezko substratuetan industrialki lantzen da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Pleurotus ostreatus delakoarekin, baina hau ilunagoa da eta maskor itxura du. Pleurotus pulmonarius espeziarekin ere nahas daiteke, honek kolore zurixkatik beix arin batera doan kolorea du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean talde estuetan, pagoen zaurietan eta zati ustelduetan bizi da, baita beste zuhaitz batzuetan ere, edo motzondoetan eta lurperatutako enbor erorietan.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 24 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 480 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 477 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 120 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu