Belardiko Ama Birjina

Rafael Sanzioren margolana

Belardiko Ama Birjina (italieraz: Madonna del prato) Rafael Sanzio artista errenazentista italiarrak 1505-1506an egindako margolana da: Ama Birjinaren soinekoaren orlaren gainean, data hau ageri da, alegia, 1506. Taula gaineko tenperaz eta olio-pintura da. Irudiak 113 zm. x 88 zm. ditu. Vienako Kunsthistorisches Museumen, Austrian, gordetzen da. Artistaren lan garrantzitsuenetariko bat da.[1][2]

Belardiko Ama Birjina
Jatorria
Sortzailea(k)Rafael
Sorrera-urtea1500(e)ko hamarkada
IzenburuaMadonna im Grünen eta Madonna in the Meadow
MugimenduaGoi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta poplar panel (en) Itzuli
Dimentsioak113 (altuera) × 88,5 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaKunsthistorisches Museum
Ambras gaztelua
Belvedere Galeria
BildumaKunsthistorisches Museum
InbentarioaGG_175
JabeaFerdinand Charles, Archduke of Austria (en) Itzuli
Argumentu nagusiaMadonna and Child (en) Itzuli
Rafael Leonardoren Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra lanean inspiratu zen.

Historia

aldatu

Rafaelek San Markoko nobizioen kaperarako egin zuen. Ama Birjina bat da, Jesus Haurrarekin eta San Joanekin batera margotuta, paisaia ireki batean. Rafaelek florentziar urteetan horrelakoak bat baino gehiago egin zuen. Garai hartan, Rafaelek hurbiletik aztertu ahal izan zituen Michelangeloren eta Leonardo Da Vinciren lanak, bestetik. Eszena mota hau oso ohikoa izan zen XV. mendeko italiar pinturan. Rafaelek margolan horietan garatu zuen Ama Birjinaren tipologiak arrakasta handia izan zuen.

Deskribapena

aldatu

Ama Birjina, Jesus Haurra eta Joan Bataiatzailea irudikatzen ditu. Atzean italiar paisaia tipikoa ikus daiteke. Konposizioa oso landua dago. Irudiek hiruki isoszele bat osatzen dute. Hirukiaren gailurra Ama Birjinaren buruan dago.[3] Rafaelen obran bereizgarria da Ama Birjinaren soineko gorri bizia eta eskote biribila. Bi haurrak behealdean daude, pixka bat ezkerrerantz mugituta. Eszena orekatzeko emakumeak oina eskubiruntz luzatzen du. San Joan Bautistak Jesusengana hurbiltzen doan gurutze bati eusten dio, eta haurra heltzen ari da.[4]

Leonardoren eragina

aldatu

Leonardo Da Vinceren obra baten eragin zuzena ikus daiteke hemen: Santa Ana, Ama Birjina eta Haurra margolanarena, alegia. Leonardoren ohiko beste ezaugarri batzuk hauek dira: Ama Birjinaren aurpegia, Jesus Haurraren bizkarrean antzematen den esfumatura, eta hondoko paisaia, tonu urdinxka eta lanbrotsukoa. Hala ere, badira Leonardoren obrarekiko distantzia adierazten duten elementu batzuk, hala nola silueta-lerroaren balioa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu