Belardi-ezkoa (Cuphophyllus pratensis) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Belardietan bizi den onddo jangarria da, uda amaieratik negua hasi arte, banaketa zabalekoa, baina ez da inon ugaria.

Belardi-ezkoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaCuphophyllus
Espeziea Cuphophyllus pratensis
Bon, 1985
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Cuphophyllus pratensis
Hygrophorus pratensis

Sinonimoak: Camarophyllus pratensis (Pers. Ex Fr.) Karst., Hygrophorus pratensis (Pers.) Fr.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm. arteko diametrokoa, kanpai formakoa, titi gutxi edo batez ere ez, lehorra, hori-laranja kolorekoa, ilunagoa edo argiagoa, ertza mehea.

Orriak: Zabalak, lodiak, bananduak eta beren artean lotuta, zain lodi zurixka batzuen bidez, okertuak, oso dekurrenteak, krema, okre-horixka edo hori-laranja kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Betea, haritsua, zuri-krema edo hori zurbila eta meheagoa oinarrirantz.

Haragia: Trinkoa, hauskorra, zurixka edo okrea eta usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Cuphophyllus hitza grekotik dator, cupho = arkua, kurboa eta phyllum = hostoak, orriak. Pratensisis epitetoa belardietatik dator, habitatagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri nahiko ona, bere itxura polit eta atseginaren abantailarekin, kutsatutako edo ongarritutako larreetan biltzen ez badira, baina batzuetan intolerantzia sindromeak eragiten ditu.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hostozabal basoetan hazten den Hygrophorus nemoreus-ekin nahas daiteke, honek tamaina txikiagoa du, kolore ilunagoa eta irin usain eta zaporea.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Nahiko arrunta da udazkenean eta neguaren hasieran, zelaietan eta larreetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 194 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 118 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 435 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 345 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu