Beira ijeztua
Historia
aldatuBehin, Edouard Benedictus asmatzaile frantziarrari laborategiko ontzi bat erori zitzaion. Kristala txikituta geratu zen; txikituta baina bat eginda. Nitrozelulosa soluzio bat zeukan ontziak, lurrundu ondoren beiraren inguruan geruza moduko bat osatu zuena. Puskatu ondoren beira zatiak bat eginda atxikitzen zituen substantzia aurkitu zuen, baina orduan ez zitzaion aplikazio praktikorik bururatu[1].
Handik urte batzuetara, 1903an, Benedictusek jakin zuen auto istripu batean haizetakoaren kristal hautsiek neskato bati aurpegia desitxuratu ziotela. Lurrera eroritako matrazaren irudia etorri zitzaion burura. 24 orduan, urte batzuk lehenago ausaz aurkitutako soluzioaren antzeko zeluloide itsasgarria lortu zuen, eta haren bidez kristalezko bi xafla itsatsi zituen[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Nagore Irazustabarrena, «Bi istripu, parabrisaren jatorri», Argia, 2014-10-12, CC-BY-SA lizentzia