Begoñako lurmuturreko galeriak

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Begoñako lurmuturreko galeriak kokatuta dauden lekuan egon zen garai batean Begoñako Gotorlekua; gotorleku hau XVII. mendetik XIX. mendera defentsako lanetan aritu zen. Orubearen eustorma bezala eta gaur egun desagertuta dagoen eta Etxebarrieta sendienarena zen Etxebarri jauregiko lorategian aisialdirako leku bezala eraiki ziren. Galeria handi hau Itsasoan Galdutakoen Etxearen parean dago eraikita, eta Atxekolandeta kaletik iristen da bertara.

Begoñako lurmuturreko galeriak
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Getxo 4.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Getxo
Koordenatuak 43° 20′ 24″ N, 3° 00′ 47″ W / 43.340099°N,3.013099°W / 43.340099; -3.013099Koordenatuak: 43° 20′ 24″ N, 3° 00′ 47″ W / 43.340099°N,3.013099°W / 43.340099; -3.013099
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1921
Inaugurazioa1921
Ondarea
EJren ondarea 82

HistoriaAldatu

Horacio Etxebarrietak eskatu zion Ricardo Bastida arkitektoari galerien proiektua 1919. urtean. Aldakera batzuk gero 1921 urtean galeria zabaldu zuten. Punta Begoñako galeria bere aisiraldirako bakarrik eraiki zuen Horaciok.

Gela nagusiak tximinia bategaz eta besaulkiaz apainduta zegoen. Galerien material oso garestiak eta bereziak dira, zafiro urdían, Carrarako malmola, Caceresko granitoa,… Hodartzako horma egurrez egindakoak dira.

Galeria urte askotan zehar bere sortera egon dira, gaur egun galleria berreskuratzeko proiektu bat dago eta bisitak egin daitezke.[1]

EraikinaAldatu

Oin irregularra du, bihurria, izan ere, bere profila kokatzen den muinora egokitzen du. Harri-hormazko eta ezpondan egindako zokalo altu baten gainean dago eta altuera desberdineko hiru atal ditu; atal horiek silerian, harri-horman eta hormigoian landu dira.Lehenengoa, Arriluzeko kaitik hurbilen dagoena, altuera bakarrekoa da. Galeria dinteldu bat osatzen du, baranda abalaustratua duten zutabeen gainean oinarrituta. Bigarren atala, luzeena eta bihurriena, altuagoa da, izan ere bi solairu gainjarrita ditu. Galeria baten lekuan, zona honetan begiratoki beiratu handi bat zegoen, behealdean bao angeluzuzenak zituena -gaur egun itxita dago-, eta goialdean zutabeen gainean jarritako arku eskartzanoen arkuteria bat zegoen, altxaera txikiagokoa. Terraza eta begiratoki abalaustratuak estalita daude. Amaierako atala lehenengo atalaren antzekoa da, baina oraingoan sakontasun handiagoa dago, eta horri esker, aisialdira zona bat egokitu zen. Barrualdean hormetan zokalo eder alikatatu bat dute. Horien alboan, etxeko lorategi zaharrerako hainbat sarrera egin ziren. Berriki etxeko orubean etxebizitza-multzo bat eraiki da. Hala ere, arkitekturari, eszenografiari eta giroari dagokienez eraikin honen balioa ukaezina da.[2]

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

 

Kanpo estekakAldatu