Begi beltzen haurrak

Begi beltzen haurrak, baita begi beltzen seme-alabak (ingelesez "Black Eyed Kids") hiri kondaira paranormal bat da. Horren arabera, sei eta hamasei urte arteko azal oso zuria eta iris gabeko begi beltzen haurrak antzeko izakiak dira oso leku desberdinetan agertzen direnak. Kondaira lehen aldiz Ameriketako Estatu Batuetan azaldu zen, 1990 hamarkadan, eta prentsari eta zinemari esker zabaltze handia ezagutu du.

Marrazki honetan horrelako haurren irudia jaso egin da.

Non agertzen dira?Aldatu

Begi beltzen haurrak ekintza desberdinak egiten toki ugarietan ager daitezke. Adibidez, eskale moduan kalean ikusiak izan dira, autostop egiten errepideetan, etxebizitzen sarreretan... Batzutan etxeetan ura edo telefonoz deitzeko laguntza eskatzen dute.

HistoriaAldatu

Antza denez horrelako kondairen lehenengo aipamenak AEBn daude. 1998an Texasko Brian Bethel kazetariak horrelako agerpenen kasuak bildu zituen, esanez Abilenen, Texasen eta Portlanden (Oregon) ikusiak izan zirela. Informazioa Creepypasta moduan zabaldu zen berehala eta, arrakastaz baliatuta, Bethelek FAQ bat argitaratu zuen informazio gehiago biltzeko. 2012an Bethel telebistan agertu zen, Monsters and Mysteries in America saioan eta han gaia eta berak jasotako esperientziak azaldu zituen.

2014ean Erresuma Batuan, Daily Star egunkariak lehen orrian antzeko hiru istoria jaso zituen. Antza denez gertaerak Staffordshire inguruan eman ziren. Informazio horietan oinarrituta egunkarian agerpen parapsikologikoen handitze prozesuan bizitzen ari gara.[1]

Fenomenoaren inguruko azalpenakAldatu

Sharon A. Hill zientzia-fikzioaren idazleak horrelako kondairak munduko folkore desberdinetan ezagunak direla baieztatu zuen. Hillek fenomenoa agerpeneki lotzen ditu: zakur beltzak, itzalak, munstro misteriotsuak... Gaur egun gertatzen ari dena, bestetik, Internetek gizartean duen eraginaren ondorioa omen da eta horrek horrelako gertaeren berriak handitu eta zabaldu egin ditu.[2]

Parapsikologiaren ikuspuntutik teoria desberdinak planteatu dira: deabruak direla, banpiroak, espirituak... Edozein kasutan, ez dira pertsonak, pertsonen itxura hartzen duten izakiak baizik.[3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako folklorea‎]]