Eskekotasuna norberarentzat limosna eske, dirua edo beste gauza bat, ibiltzen diren pertsonek bizibidez edo aldi baterako eta gehienetan kalean edo etxez etxe egiten duten jarduera da. Jarduera hori egiten duten pertsonei eskeko edo eskale deitzen zaie. Gehienetan miseriazko egoerak bultzatzen ditu pertsonak limosna eskatzera, baina beste batzuetan haur eta emakumeen esplotazioa dakarren jarduera izan daiteke. Bestalde, hiri eta herri askotan debekaturik izaten da kalean eskean biltzea, bereziki haurren kasuan eta eskea mehatxupean edo hertsapenez egiten denean.

Eskeko bat bere egoera azaltzen.

Kanpo estekak aldatu