Begi beltzak (abestia)

«Begi beltzak» (errusieraz: Очи чёрные) Errusiako abestia da. Genero ikuspuntutik erromantza da. Abestiaren egilea Ukrainako poeta bat izan zen, Yevhen Pavlovich Hrebinka. Poema lehen aldiz Literaturnaya gazetan agertu zen, 1843ko urtarrilaren 17an. Musika, bestetik, Florian Hermannen vals aleman batetik dator. Lehen aldiz, hitzak eta musika batera, 1884ko martxoaren 7an plazaratu zen. Fiodor Xaliapinek bertso batzuk gehitu zituen eta munduan zabaldu zuen.[1]

Begi beltzak (abestia)
Ivan Rebroffen, Fiodor Xaliapinen, Al Jolsonen, Maxine Sullivanen, Django Reinhardten, Louis Armstrongen, Alexandraren, Violetta Villas (en) Itzuli, Alexandrov Taldearen, Sara Montielen, Leningrad Cowboysen, Vitasen eta Vladimir Visotskiren musika-lana
Egilea(k)Ivan Rebroff, Fiodor Xaliapin, Al Jolson, Maxine Sullivan, Django Reinhardt, Louis Armstrong, Alexandra, Violetta Villas (en) Itzuli, Alexandrov Taldea, Sara Montiel, Leningrad Cowboys, Vitas eta Vladimir Visotski
Argitaratze-dataXIX. mendea
IzenburuaОчи чёрные
Ezaugarriak
Genero artistikoaTsyganskiy romance (en) Itzuli
Hizkuntzaerrusiera
Egile-eskubideakjabetza publiko
HitzakYevgeny Grebyonka (en) Itzuli
Xaliapinen bertsioa.

Eztabaida aldatu

Abestiaren jatorria azaltzeko bada beste hipotesi bat. Kubatarrek ere abestiaren egiletza eskatzen dute. Haien ustez Sindo Garay (1867-1968) konpositore kubatarrarena da; Sindok bere neska-lagun Ursularentzat idatzi eta antzoki batean interpretatu omen zuen. Diotenez, errusiar eta italiar abeslari talde batek abestia entzun eta melodia Errusiara eraman zuten. Errusian bertsoak ulertzen ez zituztenez, errusiar konpositoreren batek letra idatzi omen zion eta abestiaz jabetu omen zen.[2]

Jatorrizko poema (Hrebinkaren bertsioa) aldatu

Errusieraz aldatu

Очи чёрные, очи страстные,
Очи жгучие и прекрасные!
Как люблю я вас, как боюсь я вас!
Знать, увидел вас я в недобрый час!
Ох, недаром вы глубины темней!
Вижу траур в вас по душе моей,
Вижу пламя в вас я победное:
Сожжено на нём сердце бедное.
Но не грустен я, не печален я,
Утешительна мне судьба моя:
Bсё, что лучшего в жизни Бог дал нам,
В жертву отдал я огневым глазам!

Tranliterazioa aldatu

Ochi chornyye, ochi strastnyye,
Ochi zhguchiye i prekrasnyye!
Kak lyublyu ya vas, kak boyus' ya vas!
Znat', uvidel vas ya v nedobryy chas!

Okh, nedarom vy glubiny temney!
Vizhu traur v vas po dushe moyey,
Vizhu plamya v vas ya pobednoye:
Sozhzheno na nom serdtse bednoye.

No ne grusten ya, ne pechalen ya,
Uteshitel'na mne sud'ba moya:
Bso, chto luchshego v zhizni Bog dal nam,
V zhertvu otdal ya ognevym glazam!

Euskaraz aldatu

Begi beltzak, begi grinatsuak
Begi sutsuak, ederrak
Nola maite zaituztedan, nola beldurtzen zaituztedan
Agian une txar batean ezagutu zintudan.
O, zerbaitegatik zarete itsasoaren sakona baino ilunagoak
Veo en vosotros el duelo por mi alma
Nire arimaren dolua dakusat zuengan.
Bertan ahitua, bihotz gaixo bat

Baina ez nago triste, ez nago triste
Kontsolamendua aurkitzen dut neure patuan:
Dena, bizitzan Jainkoak eman digun onena
Sakrifikatu egiten dizuet, suzko begiak.

Bertsioak aldatu

Asko dira. Hona hemen abestia abestu duten kantari batzuk:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu