Bechdel testa

fikzio lan batek emakumezkoei gutxieneko aipamena egiten ote dien jakiteko kontrol zerrenda. Hiruzpalau elementuko zerrenda

Bechdel testa —orobat Bechdel/Wallace testa, Bechdelen araua edo Bechdelen legea izenez ere ezaguna— filmetan, komikietan, antzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da;[1] Alison Bechdelen Dykes to Watch Out For edo DTWOF komikiaren bidez hedatu zen. Antza denez, Liz Wallace, komikiaren egilearen adiskide bat, izan zen testaren asmatzailea. 1985ean agertu zen lehenengoz, The rule izeneko tira komiko batean, DTWOF komikiaren jatorrizkoaren 22. orrialdean.[2]

Alison Bechdel

Ebaluazeko bidea aldatu

 
Bechdel-Wallace testa: testa gainditzeko 3 baldintzak.

The rule tira komikoan, pertsonaia emakumezko batek dio berak ez dituela filmak ikusten ez badituzte ondoko baldintzak betetzen:

  1. Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira.
  2. Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute.
  3. Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen).[3][4]
  • Testaren aldaera batek eskatzen du, horiezaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela.[5]

Hiru arau bakun horiek alderantziz jarriz gero, hau da, emakumeen ordez gizonezkoei aplikatuz gero, ia film guztiek betetzen dituzte; aitzitik, emakumezkoei ezarriz gero, harrigarria da zenbat filmek ez duten testa gainditzen.

Testaren eragina aldatu

Testa sortu zenetik, usu erabiltzen da, erraz nabarmentzen baitu zinema industrian emakumeek zein leku eskasa daukaten. Ez da zorrotzegia, ez baitirudi asko eskatzea denik bi emakumezko egotea eta beren artean hitz egitea gizonak ez diren zerbaitez; hala eta guztiz ere, film ospetsuenei aplikatzen zaienean ondorioak harrigarriak dira, eta zinema kritika egiten duten hainbat webgunek[6] eta egitasmo feministak [7] zerrendak egiten dituzte testa gainditzen duten eta gainditzen ez duten filmekin, eta haien ondorioek erakusten dute joera sistematikoa dela.

Testa gainditzen ez duten film ospetsu batzuk:

Testa gainditzen ez duten film zerrendak argudio gisa erabiltzen dira erakusteko ia zinema industria osoak alde batera uzten duela emakumearen ikuspegia eta ikuspegi androzentrista baten arabera jokatzen duela, gizartean emakumeak benetan duen lekua islatu gabe.

Badira antzeko test batzuk; adibidez, Pottokinaren hatsarrea (The Smurfette Principle): emakumezko pertsonaia bakar bat, portaera oso mugatua duena eta gizonezko pertsonaia nagusiaren portaera oso maskulinoarekin kontrastean dagoena daukaten filmak aztertzen ditu.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. Friend, Tad. (2011-04-11). «Funny Like a Guy: Anna Faris and Hollywood's woman problem» The New Yorker.
  2. «The Rule» [1]. Kontsulta: 2013-10-02.
  3. "The Rule" [2]. Kontsulta: 2013-10-02.
  4. Ulaby, Neda. (2008-09-02). Defining Pop-Culture Character. in: All Things Considered. National Public Radio (Noiz kontsultatua: 2013-10-02).
  5. «The Bechdel Test, AKA, The Mo Movie Measure». [3]. Kontsulta: 2013-10-02.
  6. «The Bechdel Test Blog». Thebechdeltest.blogspot.com [4]. Kontsulta: 2010-06-14
  7. «Bechdel Test Movie List». Bechdeltest.com. [5]. Kontsulta: 2013-10-02
  8. Chemaly, Soraya. (2011-10-19). Is Smurfette Giving It Away? What the Smurfette Principle Teaches Your Kids About Girls. (Noiz kontsultatua: 2013-10-02).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Bideoak: aldatu

Webguneak: aldatu