Beaverton (Oregon)
Beaverton Oregongo hiri bat da. Washington konderrian kokatua dago. 2010ean 89.803 biztanle zituen, 48,51 kilometro koadrotan banatuta.
Beaverton | |
---|---|
Oregongo hiria | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
County of Oregon | Washington konderria (Oregon) |
Alkatea | Lacey Beaty (en) ![]() |
Posta kodea | 97003, 97005, 97006, 97007, 97008, 97075, 97076, 97077 eta 97078 |
FIPS kodea | 41-05350 |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°29′13″N 122°48′13″W / 45.4869°N 122.8036°W |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 50.563936 km² |
Altuera | 58 m eta 189 ft |
Mugakideak | Aloha (Oregon), Hillsboro (Oregon) eta Tigard (Oregon) |
Demografia | |
Biztanleria | 76.129 (2000ko Apirilaren 1a) 89.803 (2010eko Apirilaren 1a) 97.494 (2020ko Apirilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | 1.505,6 bizt/km² |
Etxebizitzak | 41.026 |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1847 |
Telefono aurrizkia | 503, 971 |
Ordu eremua | Ozeano Bareko ordu-eremua, UTC−08:00 eta UTC−07:00 |
Hiri senidetuak | Gotemba (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
beavertonoregon.gov |
Money aldizkariak Estatu Batuetako hiri txikien artean bizitzeko egokienak diren 100 tokiren zerrendan kokatu zuen.
Etimologia Aldatu
Beaverton izenak "Kastoreen herria" esan nahi du. Kastorrek egindako presen ondoan sortu baitzen hiria.
Historia Aldatu
Tualatin haranean Atfalati leinua ezarri zen aurrena eta Chakeipi (kastoreen herria) sortu zuten. XIX mendean kolonoak iritsi zirenean atfalatien gainbehera iritsi zen. 1847an Kentuckytik etorritako Lawrence Hallek 2'6 km²-ko lurraldea erosi zuen eta herriari izena aldatu zion, Beaverdam (kastoreen presa) bihurtuz. Errota bat eraiki zuen.
Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren kolono berriak iritsi ziren; Joshua Welch, George Betts, Charles Angel, W. P. Watson, John Henry... Zingira eta paduraz osaturiko eremu honetara trenbidea ekarri zuten eta Beaverton haziz joan zen. 1893rako Beaverton 400 biztanletako herria zen.
1915ean Ford Motor Company enpresak lantegia ezarri zuen bertan, 1920 hamarkadaren hasieran Premium Picture Productions zinema estudioa sortu zen eta 1928an Bernard's Airport aireportua ireki zen. 1940 hamarkadan autobus zerbitzua ezarri zen Beaverton eta Portlanden artean. XX mendean zehar hiria nabarmen hazi zen, bereziki 1970tik aurrera. Oregongo bigarren hiria da gaur egun, Portlanden atzetik.
Klima Aldatu
Datu klimatikoak (Beaverton, Oregon) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19 | 23 | 26 | 34 | 38 | 39 | 41 | 41 | 38 | 33 | 22 | 18 | 41 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8 | 11 | 13 | 16 | 19 | 23 | 26 | 27 | 24 | 18 | 11 | 8 | 17 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1 | 2 | 3 | 4 | 7 | 11 | 12 | 12 | 10 | 6 | 4 | 2 | 6.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12 | -13 | -7 | -3 | -1 | 1 | 5 | 2 | 1 | -3 | -13 | -18 | -18 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 148 | 123 | 103 | 71 | 57 | 41 | 17 | 21 | 42 | 74 | 154 | 163 | 1015 |
Iturria: [1] |
Kirolak Aldatu
1978an Howard M. Terpenning Recreation Complex ireki zen. Bertan hainbat kirol egin daitezke, igeriketa, atletismoa, tenisa, saskibaloia, beisbola eta softbola.
2013an Curling estadioas eraiki zen. Evergreen Curling Club taldeak jokatzen du bertan.
Iruditegia Aldatu
-
Udaletxea.
-
Cedar Hills antzokia.
-
Conestoga Recreation & Aquatic Center.
-
Hiriko parkea.
-
Sisters of St. Mary of Oregon.
Ikus, gainera Aldatu
Kanpo estekak Aldatu
- ↑ .