Beaufort gaztelua (Luxenburgo)

Beaufort gaztelua[1] (frantses: Château de Beaufort) XI. mendeko gaztelu baten erorkinak dira. Ondoan, Pizkundeko gaztelua eraiki zen. Beaufort herrian dago, Luxenburgoko ekialdean.

Beaufort gaztelua (Luxenburgo)
Kokapena
Estatu burujabe Luxenburgo
Canton of LuxembourgCanton of Echternach
Municipality of LuxembourgBeaufort
Koordenatuak49°50′01″N 6°17′12″E / 49.8336°N 6.286625°E / 49.8336; 6.286625
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1192
ErabiltzaileaWauthier of Wiltz and Beaufort (en) Itzuli
Ondarea

Historia aldatu

XI. mendean gotorleku txiki bat izango litzateke. Funtsean arroka baten gainean eraikitako gotorleku karratua izango zen. Babesa moduan lubanarroa izan zuen eta haranaren gaineko bigarren horma bat. Eraikinek jabe desberdinak izan zituzten. XVIII. mendean Pierre de Coumont (1774) eta Jean Théodore Baron de Tornaco-Vervoy (1781) izan ziren haien jabeak. Azkenean gaztelua hutsik gelditu zen eta urte gogorrak izan zituen; XIX. mendearen hasieran harrobi moduan erabili izan zen. 1850ean, ordea, estatuak monumentu nazionala izendatu zuen. 1893an Henri Even-ek erosi eta zaharberritu zuen. 1928an Edmond Linkels-ek bisitariei ireki zien gaztelua. 1981ean estatua erosi zuen.

Erreferentziak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beaufort gaztelua (Luxenburgo)