Beatriz Escudero
Beatriz Escudero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz Álvarez Escudero |
Jaiotza | La Felguera, 1950eko azaroaren 16a (73 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea eta abeslaria |
Izengoitia(k) | Beatriz Escudero |
Beatriz Escudero, jaiotzaz Beatriz Álvarez Escudero (La Felguera, Asturias, 1950eko azaroaren 16a), asturiar aktorea, kantaria eta telebista aurkezlea da.
Biografia
aldatuUrsulinen ikastetxean batxilergoa ikasi zuen eta, ondoren, Oviedoko unibertsitatean zuzenbidea. Javier Sandoval TVEko aktore eta errealizadorearekin ezkonduta egon zen eta1983an banandu zen.[1] 1984ko urtarrilaren 27an, ezkontza zibila egin zuen Juan Rumeu Tenerifeko industrialariarekin, eta handik hiru urtera dibortziatu egin zen.[2][3]
Lan ibilbidea
aldatuAktore hasiera
aldatuArtista senak eraman zuen eszenatoki batera. Bere debuta Shakespeareren La fierecilla domada filmean izan zen. 1970eko hamarkadara arte iraun zuen antzerki-lanak, eta 1975ean estreinatu zen Madrilgo Komedia Antzokian, Pedro Gil Paradelaren El afán de cada noche, Mary Paz Pondalekin batera.[4]
Telebista Espainiarreko Un, dos, tres... responda otra vez saioan izan zen kameren aurreko debuta., eta azafata izan zen bigarren etapan, 1976 eta 1977[5] urteen artean.
Acuario hirukotean kantari
aldatuGero, 1976ko udazkenean, programako beste azafata batzuekin, María Duran eta Mayra Gómez Kempekin, ekin zion musika-ibilbideari, eta Acuario hirukotea osatu zuen, garai hartan oihartzun handia izan zuen eta 1980. urtera arte iraun zuen musika-taldea. [6]Hirukotearen arrakastarik handiena Rema, rema, marinero melodikoa izan zen. Handik gutxira, Juan José Alonso Millánen Barba Azul y sus mujeres antzezlanean parte hartu zuen, Manolo Gómez Burrekin batera.[7]
Zineman
aldatuZineman 1976an hasi zen, El Libro del Buen Amor II filmean paper txiki batekin, baina hamarkadaren bukaerara arte ez zen kalitate eskaseko tituluz betetako ibilbide zinematografikoan hasi. Horietako asko Andrés Pajares eta Fernando Esteso bikotearekin egindakoak, eta Beatriz biluzi integraleko eszenetan agertu ohi zen. Garai hartako aktore askoren artean ohikoa zen destapeko zineman.
Telebistan
aldatu1984an behin betiko erretiratu zen ikuskizunetatik.[8] Hala ere, ez zuen telebistaren mundua utzi; izan ere, 90eko hamarkadan, Antena 3 TVko hainbat programa egiten lagundu zuen, hala nola De tú a tú, Nieves Herrerok edo kateko hainbat gala aurkeztuta.[9]
Telebistako azken agerraldia 2009ko urriaren 31n izan zen, Telecincoren ¡Qué tiempo tan feliz! saioan, Mayra Gómez Kempi egin zioten omenaldia zela eta.[10]
Filmografia
aldatu- El libro del buen amor II (1976)
- Haz la loca... no la guerra (1976)
- Las delicias de los verdes años (1976)
- Crónicas del bromuro (1980)
- El divorcio que viene (1980)
- El primer divorcio (1981)
- Todos al suelo (1981)
- Adulterio nacional (1982)
- Los autonómicos (1982)
- El hijo del cura (1982)
- La bestia y la espada mágica (1983)
- J.R. contraataca (1983)
- El currante (1983)
- Agítese antes de usarla (1983)
Erreferentziak
aldatu- ↑ VIPs para famosos. 28 de enero de 1977.
- ↑ Boda civil de Beatriz Escudero. 28 de enero de 1984.
- ↑ Isabel Pantoja, dos semanas de ayuno. 16 de junio de 1987.
- ↑ El afán de cada noche, de Pedro Gil Paradela. 28 de junio de 1975.
- ↑ Nuevas secretarias de Un, dos, tres. 20 de marzo de 1976.
- ↑ El mundo del espectáculo. 17 de febrero de 1980.
- ↑ Estreno de "Barba Azul y sus mujeres", de Juan José Alonso Millán. 2 de septiembre de 1980 de 1980.
- ↑ Beatriz Escudero: "Prefiero retirarme". 16 de julio de 1984.
- ↑ Entrevistamos a María Casal:"Del 1, 2, 3 ... a actriz de cine, teatro, televisión y también dramaturga". 7 de octubre de 2014.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ ¡Qué tiempo tan feliz!. 2011.