Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN) Iruñean egoitza duen orkestra sinfonikoa da, Euskal Herrian eta Espainian jardunean dagoen zaharrenaa. Izan ere, 1879an sortu zuen Pablo Sarasate biolinistak, Orquesta Pablo Sarasate izenarekin.[1]

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Datuak
JatorriaIruñea
Musika motamusika klasikoa
Urteak1879 - egun
Informazio gehigarria
orquestadenavarra.es
Facebook: OrquestaSinfonicaDeNavarra Twitter: orquestanavarra Edit the value on Wikidata

Zuzendariak

aldatu

Joaquin Maya izan zen lehendabiziko zuzendaria, eta ordutik 100 urte baino gehiagoko ibilbide luzean beste hainbat aritu dira kargu horretan, hala nola: Camille Saint-Saens frantziar musikagile ospetsua, Javier Bello Portu, Miguel Roa, Jaques Bodmer, Miquel Ortega eta Luis Agirre. 2019an, Maria Antonia Rodriguez izendatu zuten orkestraren zuzendari nagusi.[2]

Diru laguntzak

aldatu

Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala erakunde publikoen diru laguntza jasotzen du, bai eta NH Hoteles, Diario de Navarra eta Nafarroako Kutxa erakunde pribatuena ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. orquestadenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  2. María Antonia Rodríguez, nueva gerente de la Fundación Baluarte de Pamplona. scherzo.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).

Kanpo estekak

aldatu