Saltsa bearnes

Bearnoko saltsa» orritik birbideratua)

Saltsa bearnesa (frantsesez: sauce béarnaise) gurinez, binagreraz eta tipulatxez maneaturiko gorringoz eta apoperrexilez egindako saltsa emultsionatua da, ardo eta ozpinetan prestatzen dena. Zenbait xerrekin (Chateaubriand xerra, filet mignon), arrainekin edo barazki-parrilladarekin primeran bat egiten du.[1][2]

Saltsa bearnes
HiriaParis
SortzaileaCollinet chefa
Sortze urtea1836
Osagaiakgurin, gorringo eta ozpin

Collinet chefak asmatu eta lehendabizikoz 1836ko abuztuaren 25ean zerbitzatu zuten "Le Pavillon Henri IV" jatetxearen irekieran. Pauen jaiotako Henrike III.a Nafarroakoaren omenezko errezeta izan zen.[3][4]

Prestaketa aldatu

Aholkuak aldatu

  1. 500 ml. gurinetarako 6-8 gorringo erabiliko ditugu.
  2. Gurina argitzeko dekantazio sistema erabiliko dugu, gurina goitik hartuz.
  3. Gurina hasieran tantaka botako dugu, eta emultsionatu ahala gehiago botako diogu.
  4. Maria bainua 40ºC-tan izatea komeni da eta inoiz ez 70ºC pasa.
  5. Amaieran probatu eta puntuan jartzen amaitu.
  6. Kontsumitu bitartean, beroan mantendu behar da eta egunekoa bakarrik erabili.
  7. Moztuz gero, izotz koxkor bat gehitu eta irabiatuko dugu, edo beste katilu batean harrotutako gorringo batekin poliki poliki nahastuko dugu irabiatzen utzi gabe.
  8. Badira errezeta honi ardo zuria eta pipermina gehitzen diotenak.

Erabilerak aldatu

Prestaketa desberdinak estali eta gainerretzeko erabil daiteke, adibidez arrainarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Cort Sinnes, A.. (1994). The Grilling Encyclopedia: An A-to-Z Compendium of How to Grill Almost Anything. Atlantic Monthly Press, 299-302 or. ISBN 0-87113-563-9..
  2. Adler, Karen. (2004). The Best Little BBQ Sauces Cookbook. Celestial Arts ISBN 0-89087-965-6..
  3. Morphy, Marcelle. (1935). Recipes of all nations. Wise.
  4. Andrieu, Pierre. (1956). Fine bouche: a history of the restaurant in France. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.