Baxan (hebreeraz: הַבָּשָׁן‎ha-Bashan; latinez: Basan edo Basanitis)[1] Itun Zaharrean aipatzen den toponimoa da, Burdin Aroan Transjordaniako eskualde iparraldekoena zena.[2] Egungo Sirian zegoen. Israelek 1967ko Sei Eguneko Gerran Bere mendebaldeko zatia, gaur egun Golango Gainak bezala ezagutzen dena, inbaditu eta 1981ean bereganatu zuen.

Baxan
Motaarea (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak33°01′04″N 35°50′09″E / 33.017777777778°N 35.835833333333°E / 33.017777777778; 35.835833333333

Baxan 59 aldiz agertzen da Hebrear Biblian. Ashteroth Karnaim eta Edrei (egungo Daraa) bertoko hiri nagusiak ziren. Tradizio biblikoak dioenez, Og erregearen erregealdian israeldarrek Baxan erresuma amorrita konkistatu zuten. Garai monarkikoan zehar, Israel eta Aram-Damasko erresumek Baxanen jabetza izateko borrokatu zuten. Antzinate klasikoan toponimoa desagertu eta eskualdea lau barrutitan banatu zen: Batanaea, Gaulanitis, Trachonitis eta Auranitis hain zuzen ere.

Biblia aldatu

Zenbakiek dioenez, Baxango Og erregeak, hauek Agindutako Lurraldean sartu zirenean, Moisesek gidatutako israeldarren aurka borrokatu baina hauek guduan menderatu zuten.[3]

« Gero, Baxan alderantz jo zuten, baina Og, hango erregea, bere gudarostearekin erasotzera atera zitzaien bidera, Edrei hiri inguruan. Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Ez izan beldur, zure esku jarriko baitut bai bera, bai beraren gudaroste osoa, baita lurraldea ere; Hexbonen bizi zen amortarren errege Sihoni egindakoa bera egingo diozu hari ere».


Honela, israeldarrek garaitu eta hil egin zituzten Og erregea, beronen seme-alabak eta gudaroste osoa, inortxo ere bizirik utzi gabe, eta lurraldeaz jabetu ziren.

»

Geroko bilakaera aldatu

Neo-asiriar inperioak k.a. 733 eta 610 artean probintziatzat jo zuen. Akemenestar Inperioaren garaian, bere urrezko aroa bizi eta, azkenean, aramear bilakatu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Barrington Atlas of the Greek and Roman World. Ikusi [1].
  2. Lipiński, Edward. (2006). On the Skirts of Canaan in the Iron Age: Historical and Topographical Researches. Peeters Publishers, 225 or. ISBN 978-90-429-1798-9..
  3. (Zen 21:33–35; Dt 3:1–7:KJV) Dt 3:1–7:KJV

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu