Basurde-letaginen kasko

Basurde-letaginen kaskoa larruz egindako basurde-letagin ugariz osatutako kaskoa da. Mizenastar zibilizazio garaian erabiltzen zen.

Basurde-letaginen kaskoa, Herakliongo Museo Arkeologikoa.

Historia aldatu

1960an K. a. XV. mendeko gerlari baten hilobian aurkitu zuten, Dendra herri grekoan, Mizenastik gertu. Ezagutzen den armadura-plaka zaharrenaren ondoan, basurde-hortzekin sendotutako kasko baten hondakinak aurkitu ziren, eta brontzez egindako masailak babesteko piezak zituen. Kaskoa egiteko, 30 eta 40 basurde arteko hortzak behar ziren.

Homeroren Iliadan, zehatz-mehatz deskribatzen da basurde-letaginen kaskoa. Larruzko kaskoa zen eta barruan feltrozko txanoa itsatsita zuen. Kanpoaldean basurde-hortz asko finkatu eta lerrokatu ziren.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Homero: Iliada, X, 261-265.

Bibliografia aldatu

  • Kühnel, Harry: Bildwörterbuch der Kleidung und Rüstung. Stuttgart, 1992, ISBN 3-520-45301-0.

Kanpo estekak aldatu