Baskavígin. Euskal baleazaleen hilketa

Baskavígin. Euskal baleazaleen hilketa 2016an Aitor Aspe Fiden film dokumentala da, Spánverjavígin izeneko sarraskian oinarrituta.

Baskavígin. Euskal baleazaleen hilketa
Jatorria
Argitaratze-data2016
IzenburuaBaskavígin
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
islandiera
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Islandia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala, film dramatikoa eta zinema historikoa
Iraupena70 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Aitor Aspe (en) Itzuli
[[Kategoria:Aitor Aspe (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Bestelako lanak
MusikagileaHilmar Örn Hilmarsson (en) Itzuli
Argumentu nagusiaSpánverjavígina

IMDB: tt6003902 Filmaffinity: 853226 Edit the value on Wikidata

Koldo Serrak gertaera honetan ere oinarritutako film bat egin nahi zuela adierazi zuen.[1]

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1615eko ekainean, 86 euskal balea-arrantzalek Islandiako iparraldeko ur hotzetaraino nabigatu zuten, Martín de Villafranca, Pedro de Aguirre eta Esteban de Tellería kapitainak zituztela buruan. Arrantza-sasoi arrakastatsu hartan, hainbat ika-mika eta lapurreta izan ziren Islandiako biztanleen eta euskal marinelen artean. Jón Grímsson apaiz luteranoak eta hango magistratu Ari Magnússonek nekazariak matxinatzeko aprobetxatu zituzten tirabira horiek. Horrez gain, irailaren amaieran, sekulako ekaitz batek euskal ontziak suntsitu zituen, eta Donostiara itzultzea galarazi zien. Etsai artean eta janaririk gabe, Europako irla pobreenetik atera ezinik, ihesari ekin zion tripulazioak etsi-etsian, eta marinel gogorrenak eta azerienak soilik atera ziren onik. Biziraupeneko abentura bat, Jón Laérdi Guðmundsson jakintsuak kontatua. Hark ez zuen inoiz imajinatu bere lagun euskaldunak izango zirela Islandiako historiako gertakari beltzenaren protagonista.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu